Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

2011ko Hondakinen Prebentziorako Europar Astea

Hondakinen Prebentziorako Europar Astea

Azaroaren 19 eta 27 bitartean, 2011ko Hondakinen Prebentziorako Europar Astea ospatuko da.

Sentsibilizazio programen bidez, hondakinen sorrera prebenitzea eta produktuetatik, materietatik edo substantzietatik hondakinik ez sortzeko beharrezkoak diren neurriak proposatzea, Hondakinen 2008/98/EE Zuzentaraua beteaz, da proiektuaren xedea.

Astean zehar ahalik eta ekintza gehien garatu daitezen bultzatu nahi da, jendea orokorrean edo talde objektibo bat kontzientziatzeko hondakinak prebenitzeko helburuaz. Kontzientziatzeko ekintza bat, informazio kanpaina bat, ekitaldi bat, erakusketa bat, aurkezpen bat edo beste edozein jarduera izan liteke. Aipatutako ekintza horiek Hondakinen Prebentziorako Europar Astearen barruan egingo dira soilik; nahiz eta Astea ospatu baino lehen hondakinak prebenitzeko egin dituzten ekintzak edo horien emaitzak azaldu ditzaketen.

Parte hartzeko

Hondakinen Prebentziorako Europar Astean parte hartzeko, astean zehar hondakinak sahiesteko ekintzak garatu behar izango dira. Eta ondoren hauek zure hautagaitzarekin batera sarietara aurkeztu.

Life+ Programaren kide nagusiak