KONTSUMITZAILEAK

JASOTZEN DITUEN ONURAK


2001. urtean Europan egindako inkesta baten arabera, nekazaritza politikari dagokionez, biztanleriaren lehentasunak nekazal produktu osasuntsuak eta seguruak ekoiztea, eta ingurumenaren errespetua bermatzea dira. Horren ondoren datoz baserriaren iraupenari lotutako beste helburu batzuk: tamaina txiki eta ertaineko ustialekuak babestea, landa-inguruen bizi kalitatea hobetzea, edo ekoizpena kontsumitzailearen nahiei egokitzeko nekazariei laguntzak ematea.
Web gune interesgarriak.

Baserritarrak aurreko ataletan azaldutako aholkuak jarraitzean, kontsumitzaileak onura asko jasotzen ditu, kontsumitzen dituen produktuak ongarri kimikoak eta botikak gutxi edo batere erabili gabe ekoitziak izan direlako, abereen ongizatea eta osasuna zainduz, sendagaiak modu egokian erabiliz, eta elikagaien manipulazioa seguruagoa egiteko instalazioetan inbertituz. Kontsumitzaileak jasotzen duen onura garrantzitsuena elikagai osasuntsu eta seguruak eskuratu ahal izatea da. Kalitatea bermatzen duten jatorri-izendapenak eta labelak dituzten produktu hauek, derrigorrez modu intentsiboan eta/edo masiboan lortutakoek baino salneurri altuagoak dituzte.
Web gune interesgarriak:
Kalitatea Fundazioa.
Elika Fundazioa.