| Aurkezten dizugun Web
orri honek paperean argitaratutako Gidako informazioa osatu eta zabaltzen
du. Klik eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiak nekazaritza, abeltzaintza eta
basoei buruz eskaintzen dituen diru laguntzak ezagutu ahal izango dituzu.
Beste klik batek diru laguntzen zenbatekoa, eskaerak egiteko baldintzak,
aurkeztu beharreko dokumentazioa, edo informazio gehiagoren bila nora
jo erakutsiko dizu. Nekazaritza eta abeltzaintzaren inguruan Eusko Jaurlaritzak
eskaintzen dituen beste diru laguntza batzuekin loturak ere zure esku
jartzen ditugu. Guzti hau, zure nekazaritza edo baso ustialekuarentzat
eskuragarri dauden diru laguntzak ezagutu ditzazun, eta hauek lortzeko
eman beharreko pausoak errazteko asmoz.
|