Eu | Es


Gure hondakinen prebentzioan, birziklapenean eta konpostajean aurrera egitea, guztion esku dago.
Garapen Iraunkorrerako Departamentuak gai organikoak bereizita biltzeko zerbitzua ezartzeko eta konpostajeari behin betiko bultzada emateko bitartekoak ezarriko ditu. Horretarako, 2007an, konpostatzeko instalazio berria (Azpeitia) zabalduko da eta lehen edukiontziak ezarriko dira.
Helburu argiari heldu diogu: gure hondakinei ateratzen diogun probetxua %30etik %45era areagotzea lortuz Europako herrialderik aurreratuenen parean jartzea.
Proiektu honen arrakasta guztion esku dago, baina, ezinbestean izan beharko du faktore bat bere alde: hiritarron parte hartzea. Ekiteko garaia heldu zaigu eta Gipuzkoan hondakinak modu iraungarrian kudea daitezkeela frogatu behar dugu.
Luis M. Oyarbide
Garapen Iraunkorrerako Diputatua.
© 2007 Garapen Iraunkorrerako Departamentuak | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia
GNet | gipuzkoa.net