[Asteartea, 2012.eko Urtarrilak 24]
Astigarragako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren aldaketaren (Etxeberria 5.1. HEU-ri dagokiona, 2010eko urriaren 15eko epaia betetzeko dagokiona) Ingurumen Ebaluazio prozeduraren barruan, eta 9/2006 Legearen 9. artikuluak dioenaren arabera, ingurumenean zenbait planek eta programak duten eraginaren ingurukoa, web gune honetan irakur daiteke aldaketa horren Erreferentzi Dokumentua ("Inpaktuaren Ebaluaketa" atalean).
[Ostirala, 2011.eko Abenduak 2]
2011ko Hondakinen Prebentziorako Europar Astean ospatu ziren ekitaldiak, azaroaren 19 eta 27 bitartean.
[Asteazkena, 2011.eko Azaroak 2]
Ingurumeneko eta Lan Hidraulikoko Zuzendaritza Orokorrak Olaberriako Egitasmoen Arauen Berrikusketaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteari ekin dio. Horretarako, webgune honetan aurkitu ahal izando da dagoeneko egitasmo horren aurreko kontsultei buruzko dokumentuak, herri administrazioak eta interesdunek azter ditzaten eta haien inguruan egin nahi diren iradokizunak eta ekarpenak aurkeztu ahal izateko.
[Asteazkena, 2011.eko Urriak 5]
Duquesa eta Urkulu inguruen babeserako Debako Udal Planeamenduko Arau Subsidiarioen lurzoru urbaniezineko Aldaketaren hasierako dokumentua argitaratzen da, aplikagarria den araudiaren arabera, ingurumenaren gainean duten eraginen ebaluazio prozedura egin behar baita.
[Asteartea, 2011.eko Urriak 4]
Zaldibiako Hiri Antolaketako Arauen Berrikuspenaren Aldatzeak izan dezakeen ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren barruan, eta 9/2006 Legearen 9. artikuluak dioenaren arabera, ingurumenean zenbait planek eta programak duten eraginaren ingurukoa, web gune honetan irakur daiteke (Inpaktuaren Ebaluazioa atalean) berrikuzpena horren Erreferentzi Dokumentua.
[Ostirala, 2011.eko Irailak 23]
Olaberriako Arau Subsidiarioko Santa Lutziako 42. Sektorean Aldatzeak izan dezakeen ingurumen inpaktuaren ebaluazioaren barruan, eta 9/2006 Legearen 9. artikuluak dioenaren arabera, ingurumenean zenbait planek eta programak duten eraginaren ingurukoa, web gune honetan irakur daiteke (Inpaktuaren Ebaluazioa atalean) aldaketa horren Erreferentzi Dokumentua.
[Asteartea, 2011.eko Irailak 20]
Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak Astigarragako Plan Orokorraren UEU 5.1 Etxeberria Eraldaketa puntualaren ingurumen inpaktuaren ebaluazio bateratua burutzen hasi da. Astigarragako Udalak 2010eko urriaren 15ean Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzitako 689/10 ebazpena betetzeko burutzen ari duen eraldaketa hain zuzen. Hori dela eta, webgune honetan (Inpaktuaren Ebaluazioa atalean) dago eskuragarri plan horren inguruko aurretiko kontsulten inguruko dokumentazioa, herri administrazioak eta nahi duenak irakur ditzan eta haren inguruan egin nahi diren ingurumenarekin zerikusia duten iradokizunak eta ekarpenak egiteko.
[Astelehena, 2011.eko Ekainak 27]
Webgune honetan dago eskuragarri 2010 urteari dagozkion Tokiko Agenda 21aren ekintza egitasmoen ebaluazio-emaitzen txosten orokorra. Txosten hori egiteko, 36 udalerriko eta eskualde garapeneko 2 agentziaren ebaluazio-emaitzak sartu eta interpretatu dira, zeinak haien tokiko iraunkortasuna GFAren Ingurumeneko Zuzendaritza Orokorrak eskainitako laguntza teknikoko zerbitzuaren bitartez ebaluatu dituzten.
GNet | gipuzkoa.net