[Asteazkena, 2012.eko Otsailak 1]
Diputatuen Kontseiluak atzo onetsi zuen Ulia-Jaizkibel inguruko itsas eremua Natura 2000 Sarean sartzeko eta 13.000 hektareako itsas erreserba izenaren bitartez hura babesteko eskaera. Era berean, Foru Aldundiak Donostia eta Miarritze bitarteko 300 km2-ko muga zeharkatzen duen itsas korridorea egin nahi du, Lapurdi eta Gipuzkoako kostaldean babestutako itsas guneak bermatzeko.
[Asteazkena, 2012.eko Otsailak 1]
Debako Hiri Antolaketako Arauen aldaketak (Duquesa eta Urkulu inguruaren babeserako lurzoru hiritarrezinari dakogiona) izan dezakeen Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateraturako prozeduraren barruan, eta 9/2006 Legearen 9. artikuluak dioenaren arabera, ingurumenean zenbait planek eta programak duten eraginaren ingurukoa, web gune honetan irakur daiteke (Inpaktuaren Ebaluazioa atalean) aldaketa horren Erreferentzi Dokumentua.
[Asteartea, 2012.eko Urtarrilak 31]
Foru Aldundiaren eta Elikagaien Bankuaren arteko hitzarmenari esker beharrean dagoen jendeari soberako janari gehiago emango zaio eta gutxiago botako da zabortegira. Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketako Departamentuak orain arte izan duen lankidetza hitzarmena berritu du, eta 116.219 euroko diru laguntza eman dio Gipuzkoan 2012. urtean kudeaketa gastuei aurre egiteko.
[Asteartea, 2012.eko Urtarrilak 24]
Astigarragako Hiri Antolaketako Plan Orokorraren aldaketaren (Etxeberria 5.1. HEU-ri dagokiona, 2010eko urriaren 15eko epaia betetzeko dagokiona) Ingurumen Ebaluazio prozeduraren barruan, eta 9/2006 Legearen 9. artikuluak dioenaren arabera, ingurumenean zenbait planek eta programak duten eraginaren ingurukoa, web gune honetan irakur daiteke aldaketa horren Erreferentzi Dokumentua ("Inpaktuaren Ebaluaketa" atalean).
[Ostirala, 2011.eko Abenduak 2]
2011ko Hondakinen Prebentziorako Europar Astean ospatu ziren ekitaldiak, azaroaren 19 eta 27 bitartean.
[Asteazkena, 2011.eko Azaroak 2]
Ingurumeneko eta Lan Hidraulikoko Zuzendaritza Orokorrak Olaberriako Egitasmoen Arauen Berrikusketaren ingurumen inpaktuaren ebaluazioa egiteari ekin dio. Horretarako, webgune honetan aurkitu ahal izando da dagoeneko egitasmo horren aurreko kontsultei buruzko dokumentuak, herri administrazioak eta interesdunek azter ditzaten eta haien inguruan egin nahi diren iradokizunak eta ekarpenak aurkeztu ahal izateko.
GNet | gipuzkoa.net