Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa

Zer da Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa?

Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa azterketen eta sistema tekniko zein administratiboen multzoan oinarritutako prozedura da, plan, programa eta proiektu jakin batzuk prestatu eta onartzerakoan ingurumen-alderdiak edo, orokorrago hartuta, iraunkortasun-irizpideak integratzera bideratutakoa, zentzuz aztertutako alternatiben multzoa ikusita, egokiena hauta dezagun eta ingurumenean zein giza ongizatean eragin ditzaketen ondorioak aurreikusi eta zuzen ditzagun.

Testuinguru horretan, Garapen Iraunkorreko Departamentuaren Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa den plan eta proiektuen gauzatzeari dagokion ingurumeneko ebaluaketa prozeduren tramitazioaz arduratzen dena. Era berean, dagozkion ingurumen inpaktuaren proposamenak zein ingurumen inpaktuaren aurretiazko eta behin betiko txostenak prestatzeaz ere arduratzen da.

Ingurumen Inpaktua Ebaluatzeko Prozedurak

3/1998 Lege Orokorrean, otsailaren 27koa, Euskal Herriko Ingurugiroa Babestekoa, ingurumen-inpaktuaren 3 ebaluaketa-prozedura ezartzen dira; beraz, Gipuzkoako Lurralde Historikoan aplikatzekoak dira: