Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Aurrekariak eta helburuak

Itzuli

60ko hamarkadaren azken urteetan ekin zioten ingurumen-inpaktuaren ebaluaketa (IIE) erabiltzeari Estatu Batuetako Ingurumen Politikaren Legea (NEPA) onartzean, proiektuen ingurumen-kontroleko prebentzioko bitarteko moduan. "NEPA prozesua" delakoaren helburu nagusia zen erabakietan eta plangintzan ingurumena kontua har zedin animatzea eta, laburbilduz, ingurunearekin bateragarriagoak diren jardunak definitzea.

70eko hamarkadan (1972), Stockholmen Giza Giroaren Konferentziaren ondorioz, Nazio Batuen Ingurumen Programari ekin zioten (NBIP). Programa horren arabera, garapenaren ingurumen kudeaketa lortzeko bitarteko ezin hobea zen IIE. Izendapen horren bidez, bi kontzeptuon arteko lotura sendoa adierazi zuten (Garapen Iraunkor terminoaren aurrekaria izan zen), ekonomia-hazkundearen eta bere ingurunearen arteko erlazio dialektiko egokia finkatzeko beharra ikusi baitzuten.

Aurrekari horiek oinarri hartuta, IIE hainbat herrialdetara hedatu zen. Horrenbestez, EBk, Ingurumeneko 3. Ekintza Programan onartutako prebentzio-ikuspegiarekin bat etorriz (1982-1986), ingurumena babesteko kudeaketa bitarteko hori gehitu zuen bere antolamendu juridikora (85/337/EC Arteztarauaren bidez).

Ordudanik eta gaur arte, aurreikuspen printzipioan bat etorri dira Europako ingurumeneko ekintza-programa guztietan. Horrenbestez, IIE, proiektuei eta, finean, planei aplikatzen zaien ingurumena babesteko bitarteko tekniko ez ezik, prebentzioko administrazio-prozedura bihurtu da, eta Europako Batasuneko herrialdeetako araudian sendotu eta garatu egin da.

IIEri buruzko araudi horren aplikazioaren gaur egungo erronka da, ezin bestean, IIE hain "erreakziokoa" ez izatea (izan ere, ingurumena babesteko helburuen indarra neurri zuzentzaileen a posteriori-ko proposamen eta onarpenean jarri da gehiegi) eta aipatutako prebentzio- eta "proakzio"-ikuspegia sendotzea. Proakzioaren bidez, proiektuen zein planen sorreratik eta prestaketa-prozesutik ingurumen- eta iraunkortasun-irizpideak kontuan hartzen ditugu eta, hartara, alternatiba posibleen multzo bat ikusita, ekintza zuzentzaile gutxien behar dituena eta ingurumen-baliabideen babesaren aldetik egokiena aukera daiteke.

Laburbilduz, hori da IIEk bilatu behar duen oinarrizko helburua: proiektu eta planei buruzko erabakietan ingurumena hasieratik integratzen dela segurtatu, ingurumenaren alde indar garrantzitsua eginez. Hartara, alderdi orokor eta integratutik, interes orokorrak hobeekin babesten duen alternatiba aukeratzeko modua izango dugu, baita egitasmo den jarduerak iraunkortasunaren gain dituen ondorioak aztertzeko ere (ingurumenari eta gizarte-harremanei kalte egiten dieten ondorioak, betiere eragin horiek dituzten ondorio ekonomikoak aintzat hartuz).

Itzuli