-
Ingurumen inpaktuaren ebaluaketa
Ingurumen Inpaktuaren Ebaluaketa azterketen eta sistema tekniko zein administratiboen multzoan oinarritutako prozedura da, plan, programa eta proiektu jakin batzuk prestatu eta onartzerakoan ingurumen-alderdiak edo, orokorrago hartuta, iraunkortasun-irizpideak integratzera bideratutakoa, zentzuz aztertutako alternatiben multzoa ikusita, egokiena hauta dezagun eta ingurumenean zein giza ongizatean eragin ditzaketen ondorioak aurreikusi eta zuzen ditzagun.
Subir
-
Ingurumen Inpaktuaren azterketa (plan eta proiektuetarako)
Plan edo proiektuaren sustatzaileak edo sortzaileak aurkeztutako dokumentu teknikoa da eta, bertan, burutu nahi den jardunaren ingurumen-ondorioak ebaluatzeko behar informazioa bildu eta aztertzen da. Oro har, gutxienez, ondorengo datuak eduki behar ditu:
- Bilatutako helburuen ingurumen-balorazioa, horiek lortzeko aztertutako alternatiba nagusien azalpena eta hartutako konponbiderako arrazoi nagusien justifikazioa, betiere ingurumenerako ondorioak kontuan hartuz.
- Eraginpeko inguruneko aldagaien diagnostikoa eta balorazioa: biztanleria, fauna eta landaredia, airea, ura, klima-faktoreak, paisaia eta ondasun materialak (ondare historiko, artistiko eta arkeologikoa barne) etab.
- Jardueraren deskribapen zehatza, eta inbentariatutako aldagaietan izan dezakeen aurreikusteko moduko zeharkako zein zuzeneko ondorioak.
- Ingurumeneko ondorio adierazgarriak murriztu, ezabatu edo konpentsatzeko aurreikusitako neurriak.
- Ingurumena zaintzeko programa
- Azterketaren laburpena egin behar da eta ondorioak erraz ulertzeko modukoak izan. Dagokionean, berau prestatzeko aurkitutako informazio- eta teknika-zailtasunen txostena ere aurkeztu behar da.
Subir
-
Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (proiektuetarako) edo Ingurumen Inpaktuaren Txostena (planetarako):
Ingurumen Organoak igortzen duen adierazpena da, eta ebaluaketaren emaitza jasotzen du. Bertan, ingurumenaren aldetik plana edo proiektua burutzea komeni den erabakitzen da eta, baiezkoa izatekotan, sustatzaileak bete beharreko baldintzak ematen ditu. Ingurumenari buruzko baldintza horiek, funtsezko eskumendun Organoak ezar ditzakeen baimen-baldintzek besteko balio eta eraginkortasuna dute.
Subir
-
Ingurumen Organoa
Ingurumen Inpaktuaren Txostena eta Adierazpena igortzeko eskumena duena.
- Plana onartzeko edo proiektua baimentzeko funtsezko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiaren organo bati badagokio, Ingurumen Organo jardulea Erakunde horretako Garapen Iraunkorreko Departamentua da.
- Plana onartzeko edo proiektua baimentzeko funtsezko eskumena Eusko Jaurlaritzako Sail bati badagokio, Ingurumen Organo jardulea Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetza da.
Subir
-
Funtsezko organoa
Agintaritza honek, dagokion plan edo proiektuari aplikatu beharreko legediaren arabera, plana edo proiektua burutzea onartu edo baimentzen du.
Subir
-
Sustatzailea edo sortzailea
Plan edo proiektu pribatu bati buruzko plan baten baimen-eskaera egiten duen egilea, edo plan edo proiektu publikoa burutzeko ekimena hartu duen administrazioa.
Subir