Aztarna ekologikoa iraunkortasunaren adierazle biofisiko eta sintetikoa da; balio bakar batekin giza komunitate batek –herrialdea, eskualdea, hiria- bere ingurunean sortzen dituen eraginen multzoa adierazten du, behar dituen baliabideak zein komunitatearen kontsumo eredua mantentzeko sortzen dituen hondakinak kontuan hartuz.
Gizarte jakin bateko herritar normal batek kontsumitzen dituen baliabideak ekoizteko behar den azalera ekologikoki produktiboaz eta sortzen dituen hondakinak desegiteko behar duen azaleraz, edozein delarik ere azalera horien kokapena, adierazten da aztarna ekologikoa.
Bestalde, lurralde baten biogaitasuna komunitate jakin batek benetan duen azalera biologikoki produktiboaz –laborantza lurrak, larreak, itsasoaren emankortasuna eta basoak- definitzen da.
Aztarna ekologikoaren (eskatutako baliabideak) balio eta biogaitasunaren (eskuragarri dauden baliabideak) balioa alderatzeak aztergai den eremuan dagoen defizit edo superabit ekologikoa jakiteko aukera ematen du. Aztarna ekologikoaren balioa tokiko biogaitasunarena baino handiagoa bada, tokiak defizit ekologikoa dauka. Aitzitik, tokiko biogaitasuna aztarna ekologikoaren berdina edo handiagoa bada, tokiak badu erreserba ekologiko nahikoa edo sobera, betiere adierazlearen mugak kontuan hartuz.
Foru Aldundiak Gipuzkoako aztarna ekologikoa kalkulatu du; berebat, ondoriozko biogaitasuna eta defizit ekologikoa ere aztertu ditu.
| Enlace: | Gipuzkoarron aztarna ekologikoa - 2005eko txostena |
|---|
GNet | gipuzkoa.net