
Gipuzkoako Tokiko Agenda 21eko Behategia 2005. urtean sortu zen, alde batetik, Gipuzkoan iraunkortasunaren eta Tokiko Agenda21en egoera eta joeren jarraipena egin eta ebaluatzeko, eta bestetik, informazio hori administrazioari eta gizarteari aditzera emateko.
Hasiera-hasieratik, Behatokia Gipuzkoako udalei laguntzen aritu da, horiek Tokiko Agenda 21en esparruan antolatzen dituzten iraunkortasuneko tokiko politika gauzatuen urteko ebaluazioa egiten. Ebaluazio horretan ehunka udal teknikarik parte hartu dute, eta ondorioz, horiek gehiago inplikatzen dira, zeharka bada ere, Tokiko Agenda 21ean eta denen artean planen dinamizazioa areagotu egiten da eta kalitatea hobetu. Era beran, kudeaketa publikoa helburuz helburu garatzeko eta emaitzak ebaluatzeko kulturari laguntzen zaio.
Behin ekintza planak nola gauzatu xehetasunez jakiten denean eta Gipuzkoako udalerrietako iraunkortasun adierazleen informazioa jasotzen denean, Behatokiak egungo politika publikoek garapen iraunkorraren arloan duten eragingarritasuna neurtzen du eta foru administrazioak etorkizunean izango dituen ekimen premiak neurtzen ditu.
Jarduera horiek udalei laguntzeko zenbait zerbitzuetan konkretatzen dira. Behatokiak berak kudeatzen dituen zerbitzu horietakoak dira Tokiko Ekintza Planetako jarduerak finantzatzea, Bulego 21ei laguntzea eta laguntza teknikoa ematea. Baina zerbitzu horiek badituzte beste laguntza indargarri batzuk ere, hala nola Foru Aldundiak bere departamentuen bidez udalei eskaintzen dizkien baliabide teknikoak eta ekonomikoak.
Baliabide horiek tokiko iraunkortasun politiketako funtsezko gaietara iristen dira, hala nola hondakinetara, energiara, ur hornidurara, mugikortasunera, bioaniztasunera eta hiri antolaketara.
Azterketa horri esker, Behatokiak tokiko errealitateaz eta iraunkortasunaren egoeraz dituen ezagupenak ekarri ahal izan ditu G+20 lurralde hausnarketaren prozesura.
Tokiko Agenda 21eko Behatokia Espainiako Behatoki Sareko kide sortzailea da.
Gipuzkoako Tokiko Agendako Behatokiak hainbat jarduera gauzatzen ditu honako arlo hauetan:
GNet | gipuzkoa.net