Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Eskualdeko Bulego 21ak laguntzea

Aldundiak dirulaguntzak ematen ditu 2006. urtetik, Tokiko Agenda 21eko ekintza planak eskualde mailan kudeatu nahi dituzten udalentzat, beren artean eskualde mailako ekintza plana kudeatuko duen pertsonal teknikoa kontratatu eta partekatzeko.

Jarduera horrekin laguntza espezifikoa eman nahi zaie udalerri txikiei, gehienak landatarrak eta ohikoak Gipuzkoan. Udal horiek zailtasun bereziak dituztela kontuan izanik, Foru Aldundiak laguntza ematen die, TA21eko ekintza planak kudeatuko dituzten giza baliabideak eta teknikoak hartzeko. Hala, eskualde mailako egiturak eratu dira tokiko ekintza planak eskualde mailan kudeatzeko; egitura horri esker, udalerri txiki horiek pertsonal teknikoa partekatzen dute, dela udal ekintzak gauzatzeko eta jarraitzeko, dela ekintza planetan integratuta dauden eskualde mailako jarduerak burutzeko.

TA21en jarraipena egiteari dagokionez, honakoak dira egitura horiek betetzen dituzten eginkizun nagusiak:

Gaur egun irekita dago Tolosaldeko Garapen Iraunkorreko Zerbitzuak eskualde mailako Bulego 21a. Horrek Alkiza, Asteasu, Villabona, Irura, Berastegi, Elduain, Abaltzisketa, Ikaztegieta, Belauntza, Berrobi eta Amezketako udalei ematen die zerbitzua.