Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak Tokiko Ekintza Planetako ekintzak ezartzeko dirulaguntza bereziak ematen ditu urtero 2006. urtetik hona.
Dirulaguntza horiek bi adarretan banatzen dira: bata, generikoa, tokiko ekintza planak gauzatzen laguntzeko, eta bestea, berezia, hondakinak sortzeari aurre hartzeko jardueretarako. Dirulaguntza horiek areagotuz eta sendotuz etorri dira 2006. urtean abian jarri zirenetik, dela proiektu kopuruari dagokionez, dela aurrekontu eta udal hartzaileen kopuruari dagokionez.
Tokiko Ekintza Planak bultzatzeko dirulaguntzak jasotzen dituzten proiektuak batez ere mugikortasun, garraio eta energiaren eremuetara bideratzen dira, Behatokiak egindako azterketen arabera zailtasun handienak dituzten eremuetara, alegia.
| Informazioa | |
|---|---|
| Harremanak | Iker Zubimendi - Tfnoa: 943112078 - E-maila: ![]() |
GNet | gipuzkoa.net