Urtero gauzatzen diren TA21eko ekintza planak ebaluatzen laguntzeko programa Behatokiak urtero Tokiko Agenda 21aren garapenean ari diren udalei doan eskaintzen dien zerbitzu bat da. Programa horren bidez laguntza zerbitzu bat eskaintzen zaie TA21ean murgilduta dauden udalei, horren ezarpen maila aldizka-aldizka ebaluatzeko eta emaitzak hobetzen laguntzeko.
Programan parte-hartzeak kanpoko laguntza jasotzeko aukera ematen die udalei. Kanpoko laguntza horrek Udalsarea 21aren metodologia komuna erabiltzen du eta berak gidatzen eta bideratzen du prozesua; horri zuzentasuna ematen dio, irizpideak homogeneizatzen ditu eta kanpokoaren objektibotasuna ekartzen du ebaluaziora. Programak, halaber, planak ezartzerakoan agertzen diren oztopoak identifikatzen laguntzen du, prozesuak etengabe hobetzea ahalbidetzen du eta udalen eta Foru Aldundiaren ekintzak bideratzen eta optimizatzen ditu.
Programa 2005. urtean sortu zen eta aitzindari izan zen Estatu mailan. Hasiera hartan 9 udalerrik hartu zuen parte eta gaurdaino etengabe sendotuz eta gorpuztuz etorri da. Hala, gaur egun 40 udalerri inguruk parte hartzen dute eta hainbat eskualdek. Gaur egun, 500etik gora udal teknikariek parte hartzen dute programan. Agente horien guztien lanari esker, plan ebaluatuetako 5.000 inguru jarduera ebaluatu ahal izaten dira urteron.
Ekintza planen gauzatzea ebaluatzeko prozesuaren helburu nagusia planaren ekintza bakoitzean burutu diren jarduerak xehetasunez ezagutzea da. Prozesu horrek, berebat, aukera ematen du udal batek plana onartu duenetik planak urtero-urtero izan duen ezarpen maila zenbakiz adierazteko. Honakoak dira tokiko mailan bere helburu espezifikoak:
Lurraldeari dagokionez, Programak Aldundiaren ikuspegian eragin nahi du, bera baita bai udalei laguntza ematen dien erakundea, bai lurralde politiken arloko eskuduntzak dauzkana. Aldundiari dagokionez, honakoak dira bere helburu espezifikoak:
Programak 2 eratako laguntzak ematen dizkie programan parte hartzen ari diren udalei, ekintza planaren gauzatze maila urtero ebaluatzeko:
| LAGUNTZA INTEGRATUA | LAGUNTZA SINPLIFIKATUA | |
|---|---|---|
| Laguntza hartzen duten udalen ezaugarriak | Ekintza Planaren ebaluazioa lehenbiziko aldiz programa honen babesean ebaluatzen duten udalerriak. | Aurretiazko lehen ebaluazioa laguntza integratuarekin egin duten udalerriak. |
Honako hauek dira Programan partaide diren udalei eskatzen zaizkien betekizunak:
Honakoak dira beren planak Programaren bidez ebaluatu dutenak:
Abaltzisketa, Aduna, Aia, Albiztur, Alkiza, Andoain, Amezketa, Arama, Aretxabaleta, Arrasate, Asteasu, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia, Baliarrain, Beasain, Belauntza, Berastegi, Bergara, Bidegoian, Deba, Debabarrena, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Goierri, Hernani, Idiazabal, Irura, Itsasondo, Larraul, Legazpi, Oiartzun, Oñati, Ordizia, Orendain, Ormaiztegi, Tolosa, Urretxu, Villabona, Zarautz, Zestoa, Zizurkil, Zumaia, Zumarraga.
| Programan parte hartzeko | |
|---|---|
| Harrremanak | Iker Zubimendi - Tfnoa: 943112078 - E-maila: ![]() |
Hona hemen ebaluaketa prozesurako lan-dokumentuak deskargatzeko:
GNet | gipuzkoa.net