Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Ingurumeneko Informazioa

Itzuli

Informazio Eskubidea

Aarhusen 1998ko ekainaren 25ean sinatutako eta Aarhuseko Hitzarmen izenaz ezaguna den Europarako Nazio Batuetako Ekonomia Batzordeko Hitzarmenak, hain zuzen ere, informaziorako sarbideari, herritarrek erabakiak hartzerakoan parte hartzeari eta ingurumenari dagokionez justiziarako sarbideari buruzkoak, honako hau ezartzen du, alegia, herritarrek ingurumen osasuntsu baterako eskubidea goza dezaten eta ingurumen hori errespetatu eta babesteko betebeharra bete dezaten, ingurumeneko informazio garrantzitsurako sarbidea izan behar dutela, ingurumen erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartzeko legitimatuta egon behar dutela eta eskubide horiek ukatzen zaizkienean justiziarako sarbidea eduki behar dutela.

Hitzarmen horren ondorioz, honako hauek datozkigu, alegia, herritarrek ingurumeneko informaziorako duten sarbideari buruzko Europako Parlamentuko eta 2003ko urtarrilaren 28ko Kontseiluko 2003/4/CE Arteztaraua, Kontseiluko 90/313/CEE Arteztaraua ezetsiz, zein Europako Parlamentuko eta 2003ko maiatzaren 26ko Kontseiluko 2003/35/CE Arteztaraua, herritarrek ingurumenarekin lotutako hainbat plan eta programetan parte hartzeko neurriak ezarriz eta, herritarren parte hartze eta justiziarako sarbideari dagokienez, 85/337/CEE eta 96/61/CE Arteztarauak aldatuz.

Azkenik, 2006ko uztailaren 18ko 27/2006 lege berriak, informaziorako sarbide, herritarren parte hartze eta ingurumenari dagokionez justiziarako sarbiderako eskubideak arautuz (BOE 171 zk., 2006ko uztailaren 19koa) aipatutako Hitzarmena berretsiz onartutako konpromisoei erantzuten die eta aipatutako Arteztarauak Estatuko ordenamendu juridikora lekualdatu egiten ditu.

Horrela, herritarrek eskubide batzuk bereganatzen ditu, esate baterako, herri agintariek duten informaziorako sarbidearena edota bidean diren erabaki prozesuen berri izatearena, baita administraziora bere aipamen eta oharrak helarazteko aukera ere, dagokion azken erabakia hartzerakoan kontuan hartu beharko direnak, hain zuzen.

Itzuli