Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Helburu eta eginkizunak

Itzuli

  1. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiaren eginkizun eta eskumenak

    Bere titularraren buruzagitza eta ardurapean, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari honako eginkizun hauek dagozkio:

    1. Baliabide eta hondakinen ahalik eta aprobetxamendu onena bermatzea, 2002-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala garatuz.
    2. Plan eta Proiektuen Ingurumeneko Eragin Ebaluaketa.
    3. Sailkatutako Jarduerak.
    4. Garapen iraunkorrak, mugikortasun iraunkorra eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen exekuzioa.
    5. Gai horietan indarrean dagoen arauditik ondorioztatzen diren gainontzekoak.

    Eginkizunak betetzeko, deskontzentrazio erregimenean, Foru Dekretu honetako 3.2. artikuluan bi Zuzendari Nagusiei egozten zaizkien ebazpen eskumenez gain, Ingurumeneko Zuzendari Nagusiak honako ebazpen eskumenak izango ditu, deskontzentrazio erregimenean esleitutakoak, hain zuzen ere:

    1. Sailkatutako jardueren espedienteetako kalifikazio eta zuzentzeko neurrien txostenak egitea.
    2. Ingurumeneko aitorpen eta txostenetako baldintzei dagozkien ebazpenak ematea.

    Igo

  2. Igurumeneko Zerbitzuaren eginkizuna

    Zerbitzuko buruaren ardurapean, Ingurumeneko Zerbitzuari honako eginkizunak dagozkio:

    1. Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiri hondakin solidoen eta hiri hondakinekin pareka daitezkeenen tratamenduaren prestazio integrala ziurtatzea, beren plangintza estrategikoa garatuz, udal jardunak koordinatuz eta hondakinak kudeatzeko udal gaindiko azpiegiturak bultzatuz, EAEko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrean aitortutako eskumenak gauzatuz.
    2. Ingurumeneko banan-banako ebaluaketa eta baterako ebaluaketako prozeduren tramitazioa eta proiektu publiko edo pribatu eta 183/2003 Dekretuan ezarritako plan eta programetako ingurumen aitorpeneko proposamenak egitea, egin edo baimena emateko funtsezko eskumena Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokionean.
    3. Kalifikazioa, zuzentze neurriak seinalatzea, ikuskatzea eta isunak jartzea, hiri egoitzako lurzoruan ezar litezkeen edota, lurzoru horretan ezarri gabe ere, beren izaera dela eta, bertan koka litezkeen jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskugarriekiko, Udalei sailkatutako jardueren (zein jarduera lizentzia lortzetik salbuetsitakoen) espedienteen tramitazioan aholkularitza teknikoa emanez.
    4. Gipuzkoarako Garapen Iraunkorreko Estrategia sustatzea, Gipuzkoako Foru Aldundiko iraunkortasuna sustatzeko programa garatzea, toki iraunkortasuna toki 21 Agenda, Udaltalde, 21 Udalsare eta beste hainbat tresna eta prozesuren bitartez.
    5. Lurralde osorako mugikortasun iraunkorra sustatzea, eta Gipuzkoako bizikleta bideen sarearen Plana kudeatu eta ezartzea.
    6. Ingurune fisikoaren azterketak, ingurumen baliabideak babestea eta ingurumenari dagokionez, narriatutako inguruneak berreskuratzea, lurzoruan, uretan, airean eta ingurune biotikoan dauden ingurumen erasanak gutxitu eta zuzentzeko ekintzak aurrera eramanez, baita lurralde ereduetako, plan eta proiektuen garapen alternatiba, azpiegitura, ekipamendu, jardun edota prozesuei buruzko iraunkortasun eta balorazio azterketak ere.
    7. Zerbitzutik garatutako ingurumen gaiei buruzko informazio, zabalpen eta herritarren hezkuntza. Herritarren partaidetzako estrategia eta prozesu eraginkorren bultzada, azterketa eta garapena.
    8. Gaian eskumena duten erakundeen eskuordetzearen bitartez, egotz lekizkiokeen eginkizunak gauzatzea.

    Igo

Itzuli