Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Nortzuk garen

Nortzuk garen

Sareak informazio, komunikazio eta parte hartzeko ahalmen handiko tresna bat jartzen du denon eskura. Garapen Iraunkorreko Departamentutik, aukera hauek baliatzen saiatu gara, geure administrazio eskumenen muga zorrotza gaindituz, web gune honetan, ingurumen eta iraunkortasunarekin lotuta Gipuzkoan sortzen den informazio guztiak biltzeko.

Web gune honek Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiari buruzko berriak jasoz, eguneratutako informazioa, komunikabideek argitaratutakoaren isla eta interesgarrientzat jotzen diren dokumentuen argitalpena eskaintzen du. Era berean, erabiltzaileek parte hartzeko aukera dute, bide desberdinak erabiliz, komenigarritzat jotzen dituzten galderak eginez.

Tresna berri honek informazio eta parte hartzeko bideak hobetzea eta modu eraginkorrean Gipuzkoako garapen iraunkorra bultzatzen laguntzea espero dut.

Carlos Ormazabal Urbizu

Garapen Iraunkorreko Foru Diputatua