Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenak
Itzuli
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenak EAEko Ingurumena Babesteko 1998ko otsailaren 27ko 3/98 Lege Orokorreko 74. artikuluan seinalatzen dira:
74. Artikulua. Lurralde Historikoetako foru organoen eskumenak
Hiri hondakin solidoei dagokienez, lurralde historikoetako foru organoei honako eskumen hauek dagozkie:
- Lurralde historiko bakoitzean, hiri hondakin solidoen kudeaketaren plangintza orokorraren garapena, dagozkion foru planen bitartez.
- Lurralde historiko bakoitzaren esparruan, udal jardunen koordinazioa, gai horri dagozkion zerbitzuen prestazio integrala bermatzearren.
- Hondakinen kudeaketarako udalez gaindiko azpiegituren bultzada.
70. Artikulua. Hondakinen planak
Era berean, aipatutako legearen 70. artikuluak herri administrazioek hondakin planak egiteko beharra aipatzen du:
- Aurreko artikuluko eduki nagusiak gauzatzearren, herri administrazioek hondakin planak egingo dituzte, eta, besteak beste, bete beharreko helburuak, garatu beharreko estrategiak, azpiegituren sortzapena eta finantzaketa sistemak jasoko dituzte.
- Planek lotura eta mailari buruzko berariazko adierazpenak jaso beharko dituzte, baita iraupen eta iraunaldiari buruzkoak ere, industrien ekonomia ziklo eta jardueren arabera egokitu beharko direnak, plangintzak behar dituen egonkortasun eta eraginkortasuna bermatzearren.
- Hondakinen planen prestaketak Ingurumenaren Aholkularitza Kontseiluan ordezkatutako eragile eta erakundeen parte hartze eta lankidetza bermatuko ditu.
Itzuli