Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Energiaren Balioztapena

2003. urtean zehar, Txingudi eta San Markoseko Mankomunitateek beren planetan aurreikusitako erraustegi bana eraikitzeko beren erabakiaren berri eman zuten. Erabaki horien ondorioz, erakunde eta gizarte mailan, eztabaida sakona izan da, erraustegi kopuru eta kokalekuan oinarrituta, baita osasun eta ingurumen alderdietan ere. Testuinguru horretan, gainontzeko mankomunitateetako ordezkariek Garapen Iraunkorreko Departamentuari PIGRUGen garapen eta ezarpen prozesua koordinatzeko eskatu zioten.

Hala, GFAko Garapen Iraunkorreko Departamentuak 2004ko martxoan lehiaketa publiko bidez “Gipuzkoako hiri hondakinen energia balioztapeneko plantarako kokalekuak hautatzeko azterketa” kontratatu zuen. Azterketa diziplina anitzeko talde bati esleitu zitzaion, alderdi tekniko eta ekonomikoak zein lurralde eta ingurumenari dagozkionak kontuan har zitezen. Aipatutako azterketarekin batera, erakunde mailan Jarraipen Batzordean idazketa egin zuen talde teknikoak proposatutako alternatiba desberdinen artean azken hautaketako prozedura adostu zen, eta, 2004ko uztailaren 19an, Donostiako udalerriko Aritzeta kokalekua aukeratzeko akordioa hartu zen.

2004ko irailaren 21ean, Diputatuen Kontseiluak Aritzetan kokatuko zen erraustegiko aire kalitateko inpaktuaren azterketa kontratatzea erabaki zuen. Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak eginiko azterketa horrek legerian ezarritako mugak betetzen direla, herritarren osasunerako inolako arriskurik sortzen ez duen aire kalitatea bermatzen dutela eta proiektatutako erraustegiak eguratsari igorritakoen ekarpena txiki-txikia dela ondorioztatu zuen, ingurunean kokatutako beste hainbat industria eta trafiko fororekin konparatuta.

2005eko ekainaren 28an, Donostiako Udal Batzarrak Aritzetan erraustegi planta kokatzeari uko egin zion.

Azkenik, Donostiako Udaleko Bozeramaleen Batzarrak, 2006ko urriaren 18an eginiko saioan, Foru Aldundiak eta Mankomunitateek, 2006ko urriaren 2an formulatutako proposamena onartzeko akordioa hartu zuen, hain zuzen ere, “Zubietako Gainetako lurraldean sakontzeko azterketa bat” batera egitekoa, baita erraustegiaren kokapenaren egokitasunari dagokionez azterketaren emaitza onartzeko ere. Aipatutako azterketa GFAko Garapen Iraunkorrak lehiaketa publiko bidez 2006ko azaroan kontratatu zuen eta emaitzak 2007ko urtarrilean jakinarazi ziren.

Destacados

Destacados
Documento: Lekuen azterketa
Documento: Airearen kalitateko eraginaren azterketa(Aritzeta)E.
Documento: Alternatiba berrien ebaluazio azterketa
Documento: MOE-ren azterketa, erraustegia eta osasunari buruzkoa
Documento: MOE-ren 255. Fitxa, dioxinak eta giza osasunean eragiten dituzten efektuei buruzkoa
Documento: Hiri-hondakinen errausketa eta osasun publikoa GV