Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Hiri Hondakinak

Hiri Hondakinak
  1. Eskumenak

    Toki erregimeneko araudiari jarraiki, hiri hondakinen kudeaketa udalerriei dagokie. Udalerriek, beren kabuz edota mankomunitatetan elkarturik, derrigorrezko zerbitzu gisa horien bilketa, garraio eta ezabaketa eskaini behar dute. Kudeaketa eraginkor eta errentagarriago bat izan dadin, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak 8 mankomunitatetan elkartu dira eta horiei eskumen guztiak edo horien zati bat eskualdatzen dizkiete.

    Bestalde, eta EAEko Ingurumena Babesteko 3/1998 Lege Orokorrari jarraiki, Foru Aldundiek hondakin horien plangintza orokorraren garapenaren eskumena izendatuta daukate, dagozkien foru planen, gai horretan zerbitzuen prestazio orokorra bermatzeko udal jardunen koordinazioaren eta hondakinen kudeaketaren udalez gaindiko azpiegituren bultzadaren bitartez.

    Azkenik, Eusko Jaurlaritzari dagokio, lege horren arabera, hondakin horien kudeaketaren plangintza orokorra prestatzea eta ontzien eta ontzien hondakinen kudeaketaren baimen emate, ikuskatze eta berrestea.

    Subir

  2. 2002-2016 Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG)

    2002-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG) Europako, estatuko eta autonomiako estrategia eta araudiaren esparruan kokatzen da, funtsezko bi printzipiotan oinarrituta:

    1. Sortutako hondakinak ahalik eta txikienak izatea, prebentzio (murrizketa eta berrerabiltzea), kontzientziatzea eta sentiberatze jardunen bitartez, herritarren parte hartze aktiboa bultzatuz.
    2. Hondakina ahalik eta kudeaketa onena behar duen baliabidetzat jotzea, birziklatzeko materialak berreskuratuz eta daukaten energia aprobetxatuz.

    PIGRUGek hiri hondakinen (HH) parte diren hiru korrontetatik bi ditu helburu: etxebizitzetako hondakinak (EH) eta etxebizitzetakoekin pareka daitezkeen industria, merkataritza eta erakunde hondakinak (IMEH). Bestalde, Planak Gipuzkoako hondakin uren araztegietan sortutako lohien tratamendua ere kontuan hartzen du (LD).

    Subir

  3. PIGRUGen garapena

    Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2002ko abenduaren 17an, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Orokorra onartu zuenetik bost urte baino gehiago pasa dira eta denbora izan da, hain zuen ere, Aurrerapen Agiria egitera bultzatu gaituen arrazoi nagusia, denboraren eraginez Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketan izandako aldaketak jasotzeko asmoz.

    Gainera, hondakinen kudeaketako arteztarau berriaren arabera, Batasuneko estatuek hondakinak kudeatzeko planak ebaluatu eta berrikusiko dituzte gutxienez sei urtean behin. Bestalde, EAEko hiri hondakinen planifikazio eta kudeaketarako jarraibideek (alorrari dagokion Erkidegoko araudia) ezarritakoa betez, bost urtean behin eguneratu behar dira Erkidegoko hiru lurraldeetako hiri hondakinen sorrera eta kudeaketako eszenatokiak.

    Horregatik guztiagatik, beharrezkotzat jo da Aurrerapen Agiria idaztea, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Orokorrari dagokionez honako zeregin hauek egingo dituena: Hondakinen kudeaketari buruz Gipuzkoan eskura dauden datu berriak bildu eta aztertu; geroan sortuko diren hondakinen aurreikuspena eguneratu; hondakinen prebentzioari eta kudeaketari buruz dauden araudi eta estrategia berrien zehaztapenak gehitu; indarrean den hondakinen kudeaketari buruzko plangintzaren edukiak ebaluatu; hondakinak kudeatzeko bere garaian onartutako sistema orokorraren helburuak berrikusi; zirriborratutako antolaketa eta gizarte partaidetzako alderdiak garatu; eta kudeatzeko beste aukera batzuk proposatu -haien azpiegiturak barne–, politika, gizarte eta erakunde eztabaidari irekita.

    2008ko abenduaren 30eko 250 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen Abenduaren 23ko 7/2008 FORU ARAUAren bidez, Gipuzkoako Batzar Nagusiek Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko 2002-2016ko Plan Orokorraren aurrerapen agiria (2008-2016) onartu zuten.

    Horregatik, eta plangintza guztia agiri bakar batean sartzeko asmoz, Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra Aurrerapen Agiriaren eranskin gisa joango da, hartara, Plan Orokorrak indarrean jarraituko du Aurrerapen Agiriak xedatu ez dituen gai guztietan.

    Halaber, foru arau honetan zehaztutako arloko plangintza Gipuzkoako Hiri Hondakinak kudeatzeko Azpiegituren Lurraldearen Arloko Planarekin osatuko da, plan hori lurralde-oinarri bat izango baitugu, Aurrerapen Agirian kudeaketari begira proposatzen diren irtenbideak berma daitezen.

    Foru Araua

    Abenduaren 23ko 7/2008 Foru Araua

    1. Gehigarria

    1. Aurrerapen Dokumentua 2008-20196 (2008ko iraila)
    2. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Azterketa (2008ko iraila)
    3. Ingurumenaren gaineko Eraginaren Baterako Azterketa - Sintesi dokumentua. (2008ko iraila)
    4. Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorra 2002-2016

    2. Gehigarria

    Gipuzkoako Lurralde Historikoko Xedapen Orokorrak

    Subir

  4. Destacados

    Destacados
    Documento: Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiri-hondakinak kopuruetan (2000-2010)

    Subir