Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

2011ko Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen laburpena

Azaroak 21, astelehena

Erakusketa Garbera Merkataritza Gunean

Hondakinen prebentzioari buruzko erakusketa Garbera Merkataritza Gunean

Azaroaren 21ean hondakinen prebentzioaren inguruko erakusketa zabaldu zen Garbera merkatalgunean. . Hondakinen arazoari buruz eta hauek ekiditeko dauden neurriei buruz bideo batzuk ikusgai daude, baita beste hainbat eduki ere. Erakusketa abenduaren 4an bukatuko da.

Azaroak 22, asteartea

Sari banaketa Foru Jauregian

Gipuzkoako III. Etxeko Konpostajearen Lehiaketaren sari banaketa

Konpostgileen Sarekoen artean, beren hiri hondakinen zati biodegradagarriaren kudeaketa iraunkorragatik nabarmentzen diren familiak saritzen ditugu.

2011ko irabazleak
Lehen Saria - Joseba Mitxelena Uitzi (Oiartzun)
2. Saria - Jose Maria Arandia Irazusta (Hernani)
3. Saria - Jesús Maria Ruiz Ilundain (Oiartzun)

» Gipuzkoako III. Etxeko Konpostajearen Saria

Azaroak 23, asteazkena

Sari banaketa Foru Jauregian

Azken Minutuko Merkatuaren sari banaketa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantzaketaren laguntzaz Elikadura Bankuak Azken Minutuko Merkatua martxan jarri zuen, ekintza honekin merkaturatzeko balio ez duen elikadura freskoa baina kontsumorako egokia dena aprobetxatzen da gehien behar dutenen artean banatzeko. Urte honetan joan den urteko kopurua (310 t) gainditu da jada eta gainera Bergarako banaketako gune berria martxan jarri da.

2011ko irabazleak hurrengoak dira:
» ALCAMPO TXINGUDI, "Jarduera luzeko enpresa laguntzailea"
» FRUTAS BETI ONA, "Empresa gailenduena"

Azaroak 28, astelehena

Joan Marc Simonen hitzaldia

Joan Marc Simonen hitzaldia

Azaroaren 28an Europako Zero Zabor eta (Global Alliance for Incinerator Alternatives) GAIAren koordinatzailea, Joan Marc Simon "Hondakinen prebentzioa. Zero Zabor estrategiaren zutabea" hitzaldia eman zuen, Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean.