Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Azpiegiturak Gipuzkoan

Gipuzkoako Azpiegituraren planoa

» Mapa deskargatu PDF formatuan

Garbigunea / HHB

garbigune ikonoa

Halaber, Hondakinentzako Hautazko Biltegia (HHB) deritza. Instalazio horri esker, kontrolik gabeko isurketak saihesten dira. Horretarako, isurketa-puntua hiritarrari, etxeko obra txikiak egiten dituzten gremioei, dendei eta bulegoei hurbiltzen zaie. Gainera, ahal izanez gero, hondakinak berreskura daitezke.

Hiriko Hondakinentzako Zabortegiak

ikonoa

Instalazio horietan hiriko hondakinak eta asimilagarriak botatzen dira kontrolpean deuseztatzeko. Hondakinek inguruneko ingurumena ez poluitzeko babes-neurriak hartzen dira.

Hondakin Inerteentzako Zabortegiak

ikonoa

Instalazio horietan industri jarduerako hondakin inerteak eta eraikuntza-hondakinak botatzen dira.

Transferentzi Estazioak

ikonoa

Instalazio horietan hiriko hondakinak bilketa egiten duten kamioietatik urrutira eramateko kamioi egokiagoetara aldatzen dira. Deuseztapen-gunea urrun dagoenean egiten dira.

Ontziak Bereizteko Plantak

ikonoa

Instalazio horietan edukiontzi horian botatako ontziak materialen arabera sailkatzen dira. Ondoren, birziklatzen dituzten plantetan entregatzeko fardoak egiten dira. Plantek beren prozesuetan lehengaitzat hartzen dituzte.

Konpostaje plantak

ikonoa

Instalazio honetan biohondakin bereiziak aerobioki tratatzen dira konpost bilakatuz, medeatze organiko bat.

GHK eta Mankomunitateak