Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U. (GHK)

Itzuli

Informazioa

Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketa, S.A.U. (GHK)
Portuetxe bidea 16, 5. solairua - Blanca Vinuesa eraikina - 20018 DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN
Telefonoa: 943 50 49 50 - Fax: 943 50 49 49
Web gunea: GHK

Ontzi arinak bereizteko Legazpiko Planta

Ontzi arinak bereizteko plantako argazkia

Instalazio honetan kaleko edukiontzi horietan jasotako ontziak sailkatzen dira. Plastikoak (PETa gohi eta behe dentsitateko polietilenoa) bereizten dituzte; ondoren, imanak metalezko ontziak bereizten ditu eta, azkenik, indukzio-makinak aluminiozko ontziak, hau da, latak eta brickak sailkatzen ditu.

Udalerri elkartuak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga. Halaber Debagoieneko Mankomunitatea (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati). Debabarrena Eskualdeko Mankomunitatea (Deba, Eibar, Elgoibar, Ermua, Mallabia, Mendaro, Mutriku eta Soraluze). Sasieta Mankomunitatea (Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga). Urola Erdialdeko Mankomunitatea (Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa). Tolosaldeko Mankomunitatea (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Bailiarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Billabona, Zizurkil) biztanleei zerbitzua eskaintzen zaie.

Helbidea: Legazpiko Industri poligonoa, 27., 28. eta 29 pabilioiak. - 20230 LEGAZPI

Lapatx konpostaje planta

Instalazioa mankomunitateentzat, udalentzat eta biohondakin bereizien ekoizle handientzat da.

Utz daitezkeen materialak: edukiontzi marroian jasotako etxeko biohondakinak, atez ateko bilketen biohondakinak, bai etxekoak baita enpresakoak ere, eta inausketa eta lorezaintzaren biohondakinak.

Tasak: GHKn kontsultatu.

Udalerri elkartuak: Sasietako Mancomunitatea eta Donostia-San Sebastián, Zarautz, Zumaia, Azkoitia, Azpeitia, Aretxabaleta, Aia, Getaria, Tolosa, Usurbil, Oiartzun eta Hernaniko udalak.

Helbidea: Errezilgo errepidea z/g - 20.730 AZPEITIA

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 18:00etara.

Itzuli