Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Sasieta Mankomunitatea

Itzuli

Edukiontzi horietatik bildutako ontziak ontzi arinak sailkatzeko. Legazpiko plantara eramaten dira. Aiptautako planta Gipuzkoako Foru Aldundiarena da.

INFORMAZIOA

Sasieta Mankomunitatea
Martina Maiz kalea 3zb. - 20.200 BEASAIN
Telefono: 943 16 15 55 - Fax: 943 16 06 04
Web gunea: www.sasieta.net

Urretxuko Garbigunea

Garbiguneko argazkia

Instalazioa partikularrentzat, gremioentzat eta lantegi txikientzat da.

Utz daitezkeen materialak: Txatarra, papera eta kartoia, egurra, obra-hondakinak, plastikoak (bidoiak, bilgarriak), etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, telebistas, ordenagailuak, etab.), tamaina handiko hondakinak (koltxoiak, altzariak, etab.), etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, autoetako olioa, bateriak, disolbatzaileak, aerosolak, etab.) eta etxeko beste hondakin batzuk (arropa zaharra, pilak, fluoreszenteak, sukaldeko olioa, etab.).

Tasak: doakoak. Bakarrik PMA 3.500kg baino txikiagoa duten ibilgailuak deskargatu ahal izango dira.

Udalerri elkartuak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutilloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.

Helbidea: GI-632 errepidea, 14.4km (Deskarga porturako igoera) - 20700 URRETXU

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.

Larunbatak 9:00etatik 13:00etara.
Abuztua: astelehenetatik larunbatera 9:00etatik 13:30 etara.

BEASAINGO GARBIGUNEA

Utz daitezkeen materialak: Txatarra, papera eta kartoia, egurra, obra-hondakinak, plastikoak (bidoiak, bilgarriak), etxetresna elektrikoak (garbigailuak, hozkailuak, telebistas, ordenagailuak, etab.), tamaina handiko hondakinak (koltxoiak, altzariak, etab.), etxeko hondakin arriskutsuak: pinturak, autoetako olioa, bateriak, disolbatzaileak, aerosolak, etab.) eta etxeko beste hondakin batzuk (arropa zaharra, pilak, fluoreszenteak, sukaldeko olioa, etab.)

Tasak: doakoak. Bakarrik PMA 3.500kg baino txikiagoa duten ibilgailuak deskargatu ahal izango dira.

Udalerri elkartuak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gabiria, Gaintza, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutilloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.

Helbidea: Salvatore auzoa, z/g. - 20200 BEASAIN (Zabortegiaren ondoan)

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 9:00etatik 12:30etara eta 16:00etatik 19:00etara.
Larunbatak 9:00etatik 13:00etara.
Abuztua: astelehenetatik larunbatera 9:00etatik 13:30 etara.

Hiriko Hondakinentzat Sasietako Zabortegia

Zabortegiko airezko argazkia

Instalazio honetan hiriko hondakinak eta asimilagarriak botatzen dira kontrolpean deuseztatzeko. Ildo horri jarraiki, hiriko hondakinak (etxekoak, azoketakoak, tamaina handikoak, bide-garbiketakoak...) eta industri hondakin organikoak (elikadura-industriakoak, hiltegietakoak, merkataritza-guneetakoak...)isurtzen dira. Ez dira onartzen industri hondakin inerteak, hondakin arriskutsuak, eraikuntza hoondakinak eta lurrak. Hondakinak zabortegia kamioietan iristen dira. Isurketa-gunean bota eta zabladu nahiz zapaldu egiten dira. Egunero hondakinen geruza lurraren geruzarekin estaltzen da. Hondakinetako materia organikoa deskoposatzen denean, gasa eratzen da. Hori bildu eta biogas plantan lehengai modura aprobetxatzen da. Planta zabortegian bertan dago.

Tasak: Sasietako zabortegira edozein hondakin eramateko, nahitaez aldez aurretik Mankomunitateari baimena eskatu behar zaio. Baldintzak www.sasieta.net web gunean aurki daitezke.

Udalerri elkartuak: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga. Halaber Debagoieneko Mankomunitatea (Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga, Oñati) eta Tolosaldeko Mankomunitatea (Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Bailiarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Billabona, Zizurkil) biztanleei zerbitzua eskaintzen zaie.

Helbidea: Salvatore auzoa, z/g. - 20200 BEASAIN
Ordutegia: astelehenetik ostiralera 7:00-13:00.
Larunbatetan: 8:00-12:30

Itzuli