Edukiontzi horian jasotzen dena Ontziak Bereizteko Urnietako Plantara (Sanmarko Mankomunitatea) eramaten dira.
Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea
Juncal Kalea, 26-behea - 20.304 IRUN
Telefonoa: 902 11 93 84 / 943 639 663 - Fax: 943 639 700
Web gunea: www.txinzer.com
6.300 m2-ko instalazio bat gaika botatzeko era askotako hondakinak -esate baterako, aerosolak, pinturak, disolbatzaileak, kimatze-hondarrak, obra-hondakinak, elektrotresnak, eta abar- ondoren birziklatzeko eta berreskuratzeko.
Sarrera: Edozein erabiltzaile joan liteke bertara zuzenean bere ibilgailuarekin eta hondakinak hantxe bota, dohainik, behar bezala seinaleztatuta dauden 16 edukiontzientan.
Garbigunerako sarrera 3.500 kilotik beherako MMA duten ibilgailuentzako dago mugatua eta materialen beharrezko kontrola sarrerako etxola batean egiten da.
Utz daitezkeen materialak: Obra-hondakinak, beira, eskaiola, plastikoa, egurra, kimatze-hondarrak, papera eta kartoia, neumatikoak, txatarra, tamaina handiko gauzak (koltxoiak, sofak) etxe-elektrotresna txiki zein handiak, plastikozko, metalezko eta brick ontziak, eta ehun-gaiak.
Hondakin toxikoak eta arriskutsuak: koipeak, fluoreszenteak, aerosolak, pintura, disolbatzaileak, kartutxoak, tonerrak, gas-bonbonak, autoen bateriak, pilak eta hondakin toxikoen ontzi hutsak.
Tasak: Botatako obra-hondakinak eta eskaiolak 50 kilo baino gehiago badira, botatze-tasa bat ezarriko da.
Helbidea: Txingudi Merkatal Gunea, Decathlon-en atzealdean. - Ventas Auzoa, 80 - Zona Araso - 20305 IRUN
Informazio gehiago: Araso Garbiguneko liburuxka (PDF formatuan)
GNet | gipuzkoa.net