Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Konpostatzea

Lurralde osoan gaika jasotako hondakin biodegradagarrien urteko 22.000 tonen tratamendurako, PIGRUGek konpostatze planta bakarra proposatzen zuen, gehien sortzen zen ingurunean kokatutakoa, hain zuzen ere, San Markoseko Mankomunitatearen esparruan. Planta horien inguruko azken erabakia (kopurua, zerbitzu esparrua, ahalmena, kokapena, transferentzia estazioak, kudeaketa ereduak) PIGRUG onartutako datan ez zen hartua oraindik, eskalako ekonomien xehetasunezko azterketaren, garraio kostuekin izan litekeen konpentsazioaren, materia organikoaren biodegradagarriaren hobien edota alternatiba teknologikoen zain.

PIGRUG gutxienekoen proposamena da, helburuak zabaltzeko irekia, bere garapen eta ezarpen faseetan zehar, erakundeen eta gizarte eta ekonomia eragileen proposamenek behar adinako adostasuna lortzen den neurrian. Hori dela eta, PIGRUG onartu zenetik, 4 eta 1/2ko sistematik Gipuzkoako Konpostatze Programan jaso den eta bere muin eta nortasun zeinu bihurtu den “pertsonalizatutako 5 sistemarako” bilakaera izan da.

Azken finean, Konpostatze Programa PIGRUGen oinarrizko proposamenen garapenetik sortzen da, ezarritako parte hartzeko bideen bitartez (Jarraipen Batzordea, Birziklatze Mahaia, Eztabaida Tailerra, Jardunaldiak, Hitzaldiak, Batzarrak, etab.). Eredua definitutakoan, Programa hurrenez-hurreneko beste bi faseez osatu da:

Etxeko konpostajea

Destacados

Destacados
Enlace: Etxeko Konpostajearen webgunea