Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG)

Itzuli

2002-2016 Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketako Plan Integrala (PIGRUG) Europako, estatuko eta autonomiako estrategia eta araudiaren esparruan kokatzen da, funtsezko bi printzipiotan oinarrituta:

PIGRUGek hiri hondakinen (HH) parte diren hiru korrontetatik bi ditu helburu: etxebizitzetako hondakinak (EH) eta etxebizitzetakoekin pareka daitezkeen industria, merkataritza eta erakunde hondakinak (IMEH). Bestalde, Planak Gipuzkoako hondakin uren araztegietan sortutako lohien tratamendua ere kontuan hartzen du (LD).

Baldintza horiek kontuan hartuta, Hiri Hondakinen Kudeaketa Integratuko Sistema bat diseinatu da, eskura dauden aukera desberdinen konbinaketa onena izanik: hondakinak ahalik eta txikienak bihurtzea, berrerabiltzea, birziklatzea, konpostatzea, biometanizatzea, tratamendu mekaniko eta biologikoa, energia balioztapena eta, azkenik, baliozta ezinezko hondakinaren isurketa. Irizpide eta printzipio orokor horietan oinarrituta, Planak helburu zehatz batzuk ezartzen ditu, eta mankomunitateen errealitate desberdinen arabera egokituta, balizko zazpi kudeaketa eszenatoki edo alternatiba eskaintzen ditu.

Azaldutakoari jarraiki, Planaren prestaketan parte hartu zuten entitate, organismo eta talde tekniko desberdinek iritzi zuten 3. Alternatiba Multzoak egoki betetzen dituela ezarritako printzipioak, alegia, Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketa iraunkorra oinarrizko hiru konpromisotatik ahalbidetzen duen Plan bat edukitzea:

Beraz, 2002ko abenduaren 17an, Diputatuen Kontseiluak PIGRUG behin betiko onartu zuen, Gipuzkoako hondakinen zortzi mankomunitatetatik zazpiren jarrera babestuz eta herritarrek, gizarte eta ekonomia eragileek Eztabaida Tailerraren bitartez egindako proposamenak jasoz. Diputatuen Kontseiluak, bestalde, Gipuzkoako lurraldeko hiri hondakinen kudeaketako herri partaidetza bultzatzen jarraitzea eta Planean seinalatutako helburuekin bat datorren eta lurralde kohesioaren ikuspegi batetik, eskumena duten organismoen arteko koordinazio egokia bermatzen duen kudeaketa egitura bat eratzeko prozesuan aurrera egitea erabaki zuen.

Informazio osagarria

Bereiztuak

Bereiztuak
Dokumentua: Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren Aurrerapena
Dokumentua: PIGRUG-aren testu osoa

Itzuli