PIGRUGek bere garapen eta onarpenari lotutako gizarte faktoreei arreta berezia eskaini dio, bere jardun guztietan bi printzipio gidari ezarriz: partaidetza eta informazio gardentasuna; printzipio horiek lau arlotan aplikatu eta garatu dira:
Planaren prestaketak eta onarpenak hondakinen arazoei lotutako organismo eta entitateen partaidetza izan du: Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako BBNN, Gipuzkoako Foru Aldundia, Hondakin eta Uren Mankomunitateak eta Uren Partzuergoa, hainbat teknika eta erakunde ordezkariz gain. Horiek guztiak Planaren fase bakoitzean parte hartu eta balioztatu duen Jarraipen Batzorde batean integratu ziren eta, Aurrerapen dokumentuaren prestaketatik hasi behin betiko onarpenera arte.
Planaren Jarraipen Batzordeak (JB), Hondakinen Mankomunitateek, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Alderdi Politikoek (PNV-EAJ, EA, PSE-EE eta PP) onartu dute Hondakinen Plana.
Gizarte parte hartzea bideratzeko hautatutako metodologia EASW Eztabaida Tailerra izan da (European Awareness Scenario Workshop), Europako Batzordeko DG XIIIk garatutakoa eta Europako 50 hiri baino gehiagotan egindako hiri ekologiako proiektuek abalatutakoa. Tailerrak Gipuzkoako gizarte zibileko estamentu guztietako 60 ordezkari baino gehiago bildu zituen, auzo elkarteak, talde ekologistak, gizarte eta ekonomia eragileak, elkarte mugimenduko ordezkariak, unibertsitate adituak, etab., eta bi jardunalditan zehar Gipuzkoako hondakinen etorkizunari buruz eztabaidatu zuten. Boto gehien jaso zituzten 22 proposamenak Planaren behin betiko testuan jaso ziren eta honako puntu hauetan laburbiltzen dira:
Planaren informazio politika PIGRUGen edukien gardentasun eta ahalik eta hedapen handieneko izpiritua izan du oinarri. Xede horrekin erabilitako tresnen artean, honako hauek azpimarra daitezke:
Aipatutakoez gain, bereziki aipatu behar da Planaren hasierako onarpenaren ondoren eginiko jendaurreko erakusketako derrigorrezko prozesua. Bertan, herritarrek eta entitateek zuzenketak egiteko eta iradokizunak aurkezteko aukera izan zuten bi hilabeteko epean, eta, horietako batzuk Planean jaso ziren.
Baiona-Donostia Eurohiriaren esparruan garatzen ari diren proiektuen esparruan, agerian geratu zen 2006. urtea erabakigarria zela bi erkidegoentzat hondakinen kudeaketarako etorkizuneko estrategiak diseinatzerakoan. Errealitate hori oinarri hartuta, azterketa bat egitea erabaki zen mugaz gaindiko hiri hondakinen kudeaketa integratu baten bideragarritasuna zehaztearren.
Hondakinen Kudeaketako Mugaz gaindiko Planak aztertutako eszenatoki desberdinen eta Gipuzkoako Planean jasotako alternatiben arteko bateragarritasun osoa islatzen du, teknika, ekonomia eta ingurumen abantaila garrantzitsuak agerian utziz. Proiektu horren behin betiko gauzatzea, etorkizunean, politika, antolaketa eta aukerazko faktoreen pean egongo da.
Planeko partaidetza izpiritua zabalik jarraitzen du. Berez, behin Plana onartuta, erabaki prozesu bat diseinatu da, eta bere urrats garrantzitsuenak honako hauek dira:
Aipatutako prozesuarekin batera, herritarrak informatzeko kanpaina bat egingo da, gardentasunez hartutako irtenbide eta erabakien berri emanez.
Gipuzkoako Hondakinen Plana bere garaian gizarte zein erakunde ordezkariek onartutakoa izan zen (2002ko abenduan), eta aurrera eramandako informazio eta partaidetza prozesua dela eta, Europako erakundeen saria merezi izan zuen.
GNet | gipuzkoa.net