Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Prebentzioa

Prebentzio Programa PIGRUGen gai horretako estrategiaren garapenaren ondorioa da, izan ere, hondakinen hazkundea gerarazteko eta murriztu eta berrerabiltzeko politika eraginkorrak eratzeko oinarriak ezarri zituen, eta gizarte eta erakunde partaidetza prozesu sakon baten bitartez adostu da.

Bere edukia Europako Batasuneko estrategia eta arauzko proposamen berriaren zein Foru Aldundiko Garapen Iraunkorrerako Departamentuak prebentzioari dagokionez hainbat foro eta proiektutan parte hartu izanaren testuinguruan kokatzen da. Hala, Programak EASW Eztabaida Tailerrak proposatutako prebentzio neurri guztiak, Hondakinei buruzko Arteztarauaren Proposamenaren IV. Eranskinean jasotako gehienak (hondakinen prebentziorako neurriak), Erakustaldiko Proiektu Iberiarra edota “100 kg gutxiago” izeneko Europako Proiektua jasotzen ditu.

Ekonomia neurriak Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, hiri hondakinak kudeatzeko mankomunitateei eta irabazi asmorik gabeko elkarteei subentzioak emateko erregimena arautzeko Foru Dekretuaren bitartez gauzatzen dira, hain zuzen ere, hiri hondakinen sorkuntzaren prebentzioari dagokien jardunetarakoaren bitartez.

2011ko subentzioen dekretua 900.000 €z hornituta dago eta deialdia maiatzaren 8ko 45 zk.dun GAOn argitaratu zen.

Gipuzkoako Foru Aldundiako laguntza, beka eta diru laguntzen ataria

Prebentzio Dekretuaren ekimenak

>> Prebentzio Dekretuaren ekimenak (interaktiboa)

Destacados

Destacados
Documento: Etxeko Hiri-hondakinen Prebentziorako Gidaliburua
Documento: Hondakinen prebentzioari buruzko dekalogoa
Enlace: Gipuzkoako Foru Aldundiako laguntza, beka eta diru laguntzen ataria