Udal eta Mankomunitateen eskumenak
Itzuli
1985eko apirilaren 2ko 7/1985 Legean, Toki Erregimeneko Oinarriak arautzekoan, adierazten denez, hondakinen bilketa eta tratamenduaren eskumena toki erakundeei dagokie (ikus 25., 26. eta 86. artikuluak):
25. artikuluan, Udalerriak hondakinen bilketa eta tratamenduaren eskumena duela esaten da.
26. artikuluak dioenez, udalerriek beren kabuz edota elkartuta, hondakinen bilketa zerbitzua eman beharko dute, eta 5.000 biztanle baino gehiago dituztenetan, bestalde, hondakinen tratamenduari dagokiona.
86. artikuluak dioenez, "1998ko urriaren 7ko 34/1998 Legeak xedatutakoari jarraiki idatzita, hondakinen bilketa, tratamendu eta aprobetxamenduaren erreserba toki erakundeen alde aitortzen da”.
Aipatutako eskumena hobeto gauzatzeko, Gipuzkoako udalerriak 8 mankomunitatetan elkartu dira:
- Deba Garaiko Mankomunitatea: Antzuola, Aretxabaleta, Arrasate-Mondragon, Bergara, Elgeta, Eskoriatza, Leintz-Gatzaga eta Oñati.
- Deba Beheko Mankomuniatea: Deba, Eibar, Elgoibar, Mendaro, Mutriku eta Soraluze-Placencia de las Armas. Bizkaiko Ermua eta Mallabia udalerriak ere bertan sartuta daude.
- Sasieta Mankomunitatea: Altzaga, Arama, Ataun, Beasain, Ezkio-Itsaso, Gaintza, Gabiria, Idiazabal, Itsasondo, Lazkao, Legazpi, Legorreta, Mutiloa, Olaberria, Ordizia, Ormaiztegi, Segura, Urretxu, Zaldibia, Zegama, Zerain eta Zumarraga.
- San Markos Mankomunitatea: Astigarraga, Donostia, Errenteria, Hernani, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Pasaia, Urnieta eta Usurbil.
- Tolosaldeko Mankomunitatea: Abaltzisketa, Aduna, Albiztur, Alegia, Alkiza, Altzo, Amezketa, Andoain, Anoeta, Asteasu, Baliarrain, Belauntza, Berastegi, Berrobi, Elduain, Gaztelu, Hernialde, Ibarra, Ikaztegieta, Irura, Larraul, Leaburu, Lizartza, Orendain, Orexa, Tolosa, Villabona eta Zizurkil.
- Txingudiko Mankomunitatea: Hondarribia eta Irun.
- Urola Kostako Mankomunitatea: Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaia.
- Urola Erdiko Mankomunitatea: Aizarnazabal, Azkoitia, Azpeitia, Beizama, Bidegoian, Errezil eta Zestoa.
Itzuli