Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net Gipuzkoako ingurumenaren ataria - gipuzkoa.net
Bilatu Gipuzkoako Ingurumenaren atarian

» Bilaketa aurreratua

Zabortegiak kentzea

2006ko martxoaren 9an, San Markoseko Mankomunitateak 2006. urtean “San Markoseko zabortegia ixteko akordioa” hartu zuen. Aldi berean, “GLHan gaur egun abian dauden zabortegien ahalmenen azterketari” ekin zitzaion.

Lehenengo baldintza beteta, GFAko Diputatuen Kontseiluak, 2007ko otsailaren 27ko saioan “Gipuzkoako hiri hondakinen kudeaketaren etorkizuna definitzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Donostiako Udalaren eta Debagoiena, Debabarrena, San Markos, Sasieta, Urola-Erdia, Urola-Kosta eta Tolosaldeko Mankomunitateen arteko lankidetza hitzarmena” onartzeko erabakia hartu zuen. Aipatutako Hitzarmenaren Eranskinen artean, besteak beste, San Markoseko zabortegitik Lapatx, Sasieta eta Urtetako zabortegietan bota litezkeen hiri hondakinen gehieneko kopuruak jasotzen dira, hain zuzen ere, Hitzarmena sinatu eta 2009ko uztailaren 16 bitartean, data horretan aipatutako zabortegiak ixtea aurreikusten baitzen.