Ziklisten eta oinezkoen hiriarteko mugikortasuna sustatzeko Gipuzkoan ditugun azpiegiturei deitzen diegu Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea edo Gipuzkoako Bidegorriak. Helburua da zerbitzu ematea nola beren joan-etorrietarako nahiz aisialdi eta turismorako bizikleta erabiltzen dutenei, hala oinezkoei, erabilera bateratuko eta bananduko aukerak emanda.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sareak-GBBOS, 439 km ditu. Oinarrizko Sare honetan, 287 km Foru zatiak –hiriartekoak dira (GBBOFS-eraikuntza Gipuzkoako Foru Aldundiari dagokio)- eta 152 km udal zatiak –hirikoak (GBBOUS- eraikuntza udalei dagokie). Gaur egun, Oinarrizko Foru Sarearen 287 km horietatik 91 km inguru eraiki egin dira, beraz 196 km oraindik eraikitzeke daude, hau da, Oinarrizkoa Foru Sarearen %68,5 a oraindik ez dago eraikita.
Marka horren azpian, interes orokorreko bizikleta sarea osatzen duten eta kalitateko irizpide eta estandar batzuk betetzen dituzten Gipuzkoako bizikleta bide guztiak jasotzen dira. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak ematen du marka, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen urtarrileko 24ko 1/2007 Foru Arauaren IV. Tituluan jasotakoari jarraiki.
Ingurumenaren Zuzendaritza Nagusiak bere helburuen artean mugikortasun iraunkorra eta ingurumenean inpakturik gutxien duten garraio-bideak sustatzea ditu. Zuzendaritzak foru bizikletako bideei buruzko eskumenak esleituta ditu, eta Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen plangintza, eraikuntza eta kudeaketaz arduratzen da, baita, garraio-bide gisa, bizikletaren sustapenerako estrategien diseinu eta garapenaz ere. Zuzendaritzak aurrera daramatzan jardun nagusiak ondorengo koadroan laburbiltzen dira:
| Documento: | Triptikoa: Gipuzkoako bizikleta bideen sarea - Gipuzkoarren garraio aktiboa bultzateko sarea |
|---|
GNet | gipuzkoa.net