Bizikleta bide bat bizikletak zirkulatzeko bereziki eraiki, egokitu eta seinaleztatutako jabari publikoko bide bat da.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea Gipuzkoako hiri arteko motorrik gabeko mugikortasunaren garapenerako azpiegitura sarea da, eta bere helburu nagusia eguneroko zein aisialdi eta turismoko lekualdaketetan bizikleta erabiltzen duten txirrindulari erabiltzaileei zerbitzua ematea da.
Sarea “Gipuzkoako Bidegorriak” izen eta irudiz seinaleztatuta dago eta mistoa da, hau da, ereduzko atal desberdinak hartzen ditu, askotan, bizikletaren erabiltzaileak eta oinezko eta motordun ibilgailuen intentsitate baxuko trafikoarekin batera agertzen da.
Izan ere, Gipuzkoan, bere orografia zaila dela eta, herri eta azpiegiturak bailaren hondoan kokatuta egonik, askotan herriak, industrialdeak edota egoitza auzo berriak hiri continuum batean ageri dira.
Hala, herrien arteko distantziak askotan bizikleta erabiltzeko egokiak izaten dira:
| Bizikleta bidea | km. | Bizikleta bidea | km. | Bizikleta bidea | km. |
|---|---|---|---|---|---|
| Azkoitia - Azpeitia | 4 | Elgoibar - Soraluze | 6 | Zumarraga/Urretxu - Legazpi | 6 |
| Aretxabaleta - Arrasate | 4 | Deba - Mutriku | 5 | Bergara - Antzuola | 4 |
| Eskoriatza - Aretxabaleta | 4 | Lazkao - Ataun | 3 | Billabona - Asteasu | 4 |
| Errenteria - Pasaia | 4 | Beasain - Lazkao | 2 | Anoeta - Irura | 1 |
| Hernani - Urnieta | 3 | Ordizia - Zaldibia | 4 | Billabona - Zizurkil | 3 |
| Zarautz - Getaria | 4 | Itsasondo - Ordizia | 2 | Alegia - Tolosa | 6 |
| Ordizia - Lazkao | 3 | Legorreta - Ikaztegieta | 4 | Legorreta - Itsasondo | 3 |
| Billabona - Irura | 3 | Irun - Hondarribia | 4 | Errenteria - Lezo | 1 |
| Alegia - Ikaztegieta | 2 | Lasarte - Usurbil | 3 | Urnieta - Andoain | 4 |
| Errenteria - Oiartzun | 4 | Astigarraga - Hernani | 4 |
| BIZIKLETAREN ERABILERAREN ONURAK |
|---|
| Inmunologia sistema indartzen du |
| Odol presio altuak aurreikusten ditu |
| Bihotza, giharrak, hezurrak eta tendoiak indartzen ditu |
| Odoleko azukrearen oreka hobetzen du |
| Kolesterol kaltegarriaren xurgatzea orekatzen du |
| Hezur ahulezia, bihotz eta zainetako gaixotasunak, minbizia eta diabetea izateko arriskua gutxitzen du. |
| Estresa, antsietatea, tentsioak eta depresio arinak gutxitzen ditu. |
| Digestio prozesuak errazten ditu |
| Organismoaren gehiegizko koipea ezabatzen du |
Txirrindulari erabiltzaileen motak desberdinak izan daitezke:
| Lekualdaketaren arrazoia | Ibilbide luzera | Eskakizuna gradienteari dagokionez | |
|---|---|---|---|
| Eguneroko hiri erabiltzailea | Lana, eskola, erosketak... | 3-8 km joan edo etorriko bidaia bakoitzean | Handiak |
| Jolas erako hiri eta hiri inguruko erabiltzailea | Ariketa osasungarria eta parke eta gune askeetarako sarbidea | 5-12 km | Ertainak-Handiak |
| Laneguna ez deneko jolas erako erabiltzailea | Natura eta landa ingurunerako sarbide eta gozamena | 20-40 km | Ertainak |
| Ibilbide ertain edo luzeko zikloturista | Anekatako turismoa | 40-80 km | Ertainak |
| Mendiko kirol erabiltzailea | Naturako ariketa sakona | 30-50 km | Baxuak |
| Errepideko kirol erabiltzailea | Aire libreko ariketa sakona | 50-120 km | Ertainak-Baxuak |
Sarea bereziki erabiltzaileen lehenengo lau motentzat dago diseinatuta, azkeneko biek ere une jakinetan erabil dezaketen arren.
Motorrik gabeko erabiltzaile nagusia, harentzat baitago zuzenduta sarea, txirrindularia da, bizikletak oinezko batentzat pentsa ezinekoa den batez besteko luzera duten ibilbideetako garraioa eraginkortasunez konpontzen baitu. Baina ibiltzea Gipuzkoan oso sustraituta dagoen gizarte ohitura da eta Gipuzkoako herri gehienen batez besteko tamainak ibiltari edota kirolari askok herrien irteeretako bide publikoetan, alde batera utzitako lur-berdinketetan eta, batzuetan, errepideetako bidertzeetan ere, ibilbide luzeagoak bilatzea ahalbidetzen du. Horrek egokitu berri diren bizikleta bide askok lehen-lehenik oinezkoa erabiltzailetzat “heredatu” izana dakar. Bestalde, badira eguneroko txirrindulariari baino proportzio desberdinetako jolas erako txirrindulari eta oinezkoen fluxuei erantzuna emateko zuzenduago dauden sareko zatiak, beren luzera edo izaera dela medio.
90.eko hamarkadan zehar, eta hirietako txirrindulari kolektiboek hala eskatuta, bizikleta bideen inguruko lehenengo lurralde planak erredaktatzen hasi ziren, baina, 1999.era arte ez zen Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia bizikleta bideak eraikitzen hasi, eta funtsezko dokumentu bat ere erredaktatu: Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko Plana. Plan horrek lehenengo sare proposamen bat egin zuen, 6 ibilbide jasoz, guztira 310 km-koak, eta ondorengo jardun osorako eta gaur egungo plangintza bera prestatzeko oinarrizko eta erreferentziazko dokumentua izan zen.
» Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko Mapa deskargatu [PDF formatua]
» Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko Lurraldeko Sektorez Sektoreko Plana deskargatu [PDF formatua]
1. Ibilbidea: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - IRUN
Bide adarrak: Hondarribia eta Arditurri.
Luzera: 33,30 km.
2. Ibilbidea: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - MUTRIKU
Luzera: 67,00 km.
3. Ibilbidea: DONOSTIA-SAN SEBASTIÁN - BEASAIN
Bide adarrak: Lasarte-Oria, Asteasu, Zaldibia, Ataun eta Zegama.
Luzera: 93,60 km.
4. Ibilbidea: DEBA BAILARA
Bide adarrak: Antzuola eta Oñati.
Luzera: 75,10 km.
5. Ibilbidea: UROLA BAILARA
Luzera: 43,00 km.
6. Ibilbidea: BERGARA - BEASAIN
Luzera: 29,30 km.
7. Ibilbidea: BIDASOA BAILARA
Luzera: 10,00 km.
8. Ibilbidea: LEITZARAN BAILARA
Luzera: 22,50 km.
9. Ibilbidea: EGO BAILARA
Luzera: 5,00 km.
Gipuzkoako oinarrizko sarea, guztira:
Bizikleta bideak planifikatu, proiektatu eta eraikitzeko gomendio teknikoei buruzko hainbat eskuliburu badira, baina Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak Gipuzkoako Bizikleta Bideen Eskuliburua argitaratu du, eta, esperientzian oinarrituta, gure lurraldeko bizikleta bideen plangintza eta proiektu errealitate zehatzei erantzuteko egokientzat jotzen diren oinarrizko hainbat gomendio tekniko egiten ditu. Zuzendaritzaren asmoa Gipuzkoarako hobekuntza teknikoak zabaltzen eta hobetzen joatea da hurrengo edizioetan.
» "Gipuzkoako bizikleta bideen eskuliburua: plangintza eta proiekturako gomendioak" dokumentura joan
Bidegorrien 141 kilometro eraikita edota sortzeko zorian daude eta ongi kudeatu eta artatzeko baliabideak ezartzen hasiak dira.
» Gipuzkoan eraikitako eta eraikitzen ari den bizikleta sareen mapa deskargatu [PDF formatua]
| Eraikitako sarea |
|---|
| Kilometroak: 89,34 km. Portzentaia (sarearen guztizkoarekiko: 378,30 km.): %23,62 |
| Eraikitze bidean dagoen sarea |
|---|
| Kilometroak: 9,88 km. Portzentaia (sarearen guztizkoarekiko: 378,30 km.): %2,61 |
| Laster eraikitzekoa den sarea |
|---|
| Kilometroak: 42,35 km. Portzentaia (sarearen guztizkoarekiko: 378,30 km.): %11,19 |
Sareko beste hainbat bide zatien eraikuntza proiektu ugari erredakzio fasean daude, ongi kudeatu eta artatzeko zerbitzuak hobetzen diren bitartean. Gainera, baterako arauak eta bidegorrien erabilera kultura aplikatzeko beharrezkoak diren seinaleen arautze lanarekin jarraitzen ari gara (seinale funtzionalak eta sareko identitateari dagokionak).
2007ko aurrekontua: 10.750.000 €
Bizikletak, eguneroko edo ohiko garraio-bidetzat duen arrakastaren oinarria pertsona gehienentzat ibilgailu atsegina izatea da, eta, hirugarren adineko multzoa emaitza onez bizikletaren aldeko politikak garatzen ari diren Europako herri ugaritan gehien erabiltzen duten kolektiboetako bat da.
Ibilgailu horrek garraio-bidetzat eta ez soilik aisialdi eta kirolerako artikulutzat duen eginkizuna berreskuratzeko lehenengo baldintza bizikletaz ibiltzea erosotasun eta segurtasun baldintzatan garatzen den gune bat edukitzea da. Baina gure kulturan bizikletan gure eguneroko mugikortasunaren beharrak estaltzeko pentsatzeko ohitura galduta, beharrezkoa da iradoki eta gogoratzea ibilgailu hori lekualdatzeko bide lehiakor eta atsegina izan daitekeela, hain zuzen ere, berriro ere arrakastaz erabiltzeko jotzen den lehenengo oztopoa gainditzeko, alegia, bere aurka dauden aurre-iritziak.
Hori dela eta, ezinbestekoa da, era berean, garraio-bidetzat bizikletaren erabilera sustatzea, eta sustapen lan hori zentzu zabal eta orokorrean ulertu behar da, alegia, ez da soilik zabaltze lanaren ikuspegitik egin behar, baizik eta, hain zuzen ere, bizikletaren alde esku hartzeko alderdi bakoitzerako eta izan litezkeen heldu beharreko txirrindulari kolektibo bakoitzarentzat pentsatutako neurri berezietako programa desberdinen garapenaren bitartez. Programa horiek “gizarte ingeniaritzatzat” jo daitezke.
Gure lurraldean bizikletaren sustapenari modu orokorrean heltzeko tresnak GLHko Bizikleta Bideen 1/2007 Foru Arauan ezarritako Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia izan behar duen arren, gaur egun, badira hainbat jardun helburu horren atzetik doazenak, esate baterako, eraikitzen ari den sarearen erabilera baldintzen hobekuntza bera eta bere sustapena.
Momentuz, honako jardun lerro hauek aipa daitezke:
Marka horren azpian, interes orokorreko bizikleta sarea osatzen duten eta kalitateko irizpide eta estandar batzuk betetzen dituzten Gipuzkoako bizikleta bide guztiak jasotzen dira. Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak ematen du marka, Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen urtarrileko 24ko 1/2007 Foru Arauaren IV. Tituluan jasotakoari jarraiki.
Sareko identifikazio seinaleak instalatzeaz gain, seinale funtzionalen arautzeari ekin zaio. Horretarako, honako seinale bertikalen katalogoa sortu da, tartean, Zirkulazioaren Araudi Orokorrean aurreikusitako bizikleten zirkulazioari dagozkionak ere izanik. Hori kode homogeneo eta bateragarria izateko beharrezkoa da, denok errespetatzen ikasi behar duguna eta poliki-poliki, gure bide hezkuntzan jaso behar duguna, hain zuzen ere, bizikleta bideen erabilerako kultura bat sortzeko, batera ibiltzeko erregimenean, bereziki.
BIZIKLETA PISTA R-47 a – Bizikleta gidariek sarreran kokatuta dagoen bidean zirkulatzeko duten betebeharra, eta gainontzeko bide erabiltzaileentzako erabiltzeko debekua.
PARTEKATUTAKO BIZIKLETA XENDA - Txirrindulariek ere erabil dezaketen oinezkoentzako bidea.
BIZIKLETA XENDA – Oinezko eta txirrindularientzako bidea, oinezkoen eta txirrindularien guneak bereizita.
MOTORDUN TRAFIKOAREKIN PARTEKATUTAKO BIDEA – Trafiko gutxiko bide eta errepideetan doan txirrindulari eta oinezkoentzako bidea. Bertan txirrindulariek oinezko eta motordun ibilgailuekin bidea partekatzen dute. Seinalea bide motarako egokiak diren abiadura mugekin batera ezar daiteke.
BIZIKLETA ERREIA ETA BIZIKLETA BAZTERBIDEA – Bizikleta erreiaren edo galtzadari atxikitako bizikleta bidearen S-64 seinalearen egokitzapena.
TXIRRINDULARIEN BIDEGURUTZEA P-22 – Motordun ibilgailuei txirrindularien pasabidearen hurbiltasunaz ohartzen die.
BIZIKLETEN APARKALEKUA - Bizikletak uzteko besterik ez den gunea.
Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareko Behatokiak urtebetea darama zerbitzuan eta orain 2007-2008 kanpainari ekin dio. Sareko zaintza eta artapen zerbitzuekin batera koordinatzen da, eta ondorengo eginkizunez arduratzen da:
Urtero, beren jarraipenerako, eraikitako hiri arteko zati berriak jasotzen dira. Une honetan, datuen bilketa automatizatzen ari da eta herritarrei web orri honen bitartez (gipuzkoaingurumena.net) eta www.gipuzkoabizikletaz.net ezagutaraztea aurreikusita dago. Etorkizunean, tokiko bizikleta zerbitzu eta behatokiekiko lankidetza lerroak ere abian jarri nahi dira.
Behatokiak eginiko neurketa eta azterketak bidegorrien sarearen egokitzapen eta etengabeko hobekuntza ahalbidetzen duen jarraipen tresna izango dira. Bere lehenengo funtzionamendu urtean, bost bide zatiren neurketa osoak egin ditu: Legazpi-Zumarraga, Zumarraga-Azkoitia, Soraluze-Osintxu, Segura-Idiazabal eta Tolosa-Alegia. Leitzaran eta Arditurriko bidegorrien neurketak ez dira oraindik behin-betikoak, hainbat arrazoi direla medio (neurtzeko zailtasunak, obrak, etab.)
Oraindik neurketak zabaldu eta horiekin jarraitu behar bada ere, lehenengo datu horietatik Behatokiak hasierako hiru ondorio atera ditu:
www.gipuzkoabizibletaz.net izeneko Gipuzkoako bizikletaren web orria Gipuzkoan bizikletaren erabilera sustatzeko oinarrizko komunikazio tresnatzat pentsatuta dago. Batez ere, hiri txirrindulari berriari erantzuteko eta izan litekeen txirrindularia erakartzeko pentsatuta, Gipuzkoako bizikletan ibiltzeko ondare osoa, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sareari zein tokiko sareei dagokiena, bistaratzeko tresna bat du, beren ezaugarri nagusiei buruzko eguneratu eta eratutako informazioa jasoz (non dauden, luzera, malda, zoladura, argiztapena, bidegurutzeak, argazkiak, etab.). Web orri horrek, bestalde, Gipuzkoako txirrindularientzat intereseko informazio orokorreko hainbat atal eskaintzen ditu.
Europako herri askotan, urtero mugikortasun iraunkorra hedatu eta sustatzeko jarduerak aurrera eramaten direneko aste bat ospatzen da.
Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak deialdi horrekin bat egin, eta aste horretan zehar, herritarrei Gipuzkoako bizikleta bideen sareari buruz izandako berrikuntza nagusien berri ematen die.
Irailaren bigarren erdialdean izan ohi da aste horren ospakizuna.
» Gipuzkoako hiri arteko txirrindulari eta oinezkoentzako bizikleta bideen sarea dokumentura joan
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Bizikleta Bideen urtarrilaren 24ko 1/2007 Foru Araua Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarearen eta gure lurraldeko bizikleta erabileraren sustapenaren euskarrirako legezko tresna da eta honako printzipio hauetan oinarritzen da:
Araua indarrean jartzeak honako hau ahalbidetzen du:
Gure lurraldean bizikletaren sustapenari modu orokorrean heltzeko tresnak berezia 1/2007 Foru Arauan, GLHko Bizikleta Bideei buruzkoan, ezarritako Gipuzkoako Bizikletaren Estrategia izan behar du (81. artikulua).
Estrategia horrek Gipuzkoako bizikletaren eta bizikleta bideen erabileraren sustapena azken helburua izango duten politikak eta jardun ildoak definituko ditu, eta integrazioko dokumentutzat jotzen da. Bertatik, Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea osatzen duten bizikleta bideen planeamendu, diseinu, eraikuntza eta artapenari lotutako gaur egungo ekintzen berrikusketak, tokiko sareen garapena babesteko ekintzak eta, jakina, bizikletaren erabilera sustatzeko gaur egungo ekintzen garapen osoa eta ugalketa ere ondoriozta litezke. Era berean, bere exekuzio, denborazko programazio, beste hainbat administrazio eta eragileekiko koordinazio sistema eta ebaluatzeko mekanismoak gauzatzeko behar diren baliabideak zehaztuko ditu.
Estrategia, bizikleta bideei dagokienez eskumena duen foru organoak, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiak, prestatuko du, partaidetza prozesu baten bitartez. Bertan, administrazio, erakunde, gizarte eta enpresa eragile eta interesa izan dezaketen herritarrek har dezakete parte. Estrategia 5 urtez behin gutxienez berrikusiko da.
Etorkizun hurbilean aurreikusitako jardunetako beste bat Gipuzkoako Bizikletaren Kontseiluaren eraketa da, 1/2007 Foru Arauak, GLHko Bizikleta Bideei buruzkoak, hala zehazten duenez (82. artikuluan). Kontseilua bizikletari eta bizikleta mugikortasunari lotutako kontsulta, aholku eta administrazio, erakunde eta gizarte eta enpresa eragileen eta interesa duten herritarrak bateratu eta parte hartzeko organoa da.
Gipuzkoako Bizikleta Kontseilua bizikleta bideetan eskumena duen foru departamentuari atxikitako organotzat eratuko da.
Gipuzkoako Bizikleta Kontseiluaren funtzio orokorrak honako hauek dira:
Bere eginkizun bereziak, egitura, funtzionamendua eta eraketa bizikleta bideei dagokienez eskumena duen foru departamentuak emandako erregelamendu bidez ezarriko dira.
| Documento: | Gipuzkoako bizikleta eta oinezkoentzako bideen erabileraren ebaluazioa - 2010. urteko txostena |
|---|
GNet | gipuzkoa.net