Gipuzkoako Foru Aldundia

Eu | Es

Ni ere hondakinak murrizten

Presentación

Etiquetas reciclables

Prebentzioa da benetako erronka, gure hondakinen kudeaketa iraunkorragoa izango bada.


Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuak apustu gogorra egin du prebentzioaren alde, helburu hau gogoan: 2016an hondakinen sorrera 2006ko maila berean egonkortu dadin. Helburu horrekin abiarazi du Prebentzio Programa, eta horren barruan egin du
“Ni ere hondakinak murrizten” izeneko kanpaina.


Kanpaina horretan 21 familia boluntariok parte hartu dute, eta 2007ko hasieran gauzatu da, bi fasetan, eta fase bakoitzak hilabete iraun du.


Familien etxeko zaborren osagaiak aztertu dira, sortutako hondakinak murrizteko praktikak erabiltzen hasi aurretik eta ondoren aztertu ere. Bereziki, praktika eta bitarteko batzuen eraginkortasuna aztertu da, haien helburua baitzen hiri hondakinen sorrera prebenitzea eta zuzenean zabortegira doazenak murriztea.

Aurreko guztia dibulgazioko argitalpen batean jaso da. Bertan, azterketaren emaitzak biltzen dira eta etxeko zaborra gutxitzeko aholkuak ematen dira.



© 2007 Garapen Iraunkorrerako Departamentuak | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia