Gipuzkoako bizikleta bideen lurralde plan sektoriala

Gipuzkoako bidegorriakGipuzkoako bizikleta bideen lurralde plan sektoriala.
Irudi osaketa honetan mutil bat bizikletan eta bidegorri bat ageri dira.

Plana ezagutu

Zer da Lurralde Plan Sektorial bat?

Lurralde Plan Sektorialaren figura Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako 4/1990 Legean dago jasota, eta lege horrek arautzen ditu lurralde antolaketako instrumentu guztiak. Horrela, tresna horren bitartez, motorrik gabeko hiriarteko mugikortasuna garatzeko sareak Gipuzkoako Bizikleta Bideen Sarea lege izaera hartuko du, eta horrek lurralde antolamenduko eta hirigintzako munduan sartzen utziko dio betiko.

Horri esker, lurzoru erreserbak egin ditzake, eta baliabideak ere modu arrazionalagoan erabil, gainerako administrazioekin koordinatuta. Halaber, programatutakoa betetzera behartuko ditu administrazio guztiak, eta, gainera, tokiko eta inguruko lurraldeetako bizikleta sareekin bat egiteko irizpideak ezarriko ditu. Plana formulatzea Gipuzkoako Foru Aldunkiko Garapen Iraunkorreko Sailari Ingurumen Zuzendaritza Nagusia dagokio, berak baititu eskumenak bizikleta-bideen eta bizikletaren alorrean. Plana Ingurumen Inpaktuaren Ebaluazio Bateratuaren prozeduraren pean egongo da, horrek ingurumen aldagaia sartzen baitu erabaki-hartzeetan

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Lurraldeko Arloko Planaren (GBBLPA) behin behineko onarpen dokumentua

Gipuzkoako Bizikleta Bideen Oinarrizko Sarea Gipuzkoan herri arteko motorrik gabeko mugikortasuna garatzeko azpiegituren sarea da, helburu nagusitzat duena bizikletariei, eguneroko joan-etorrietarako nahiz aisialdi edo turismorako bizikleta erabiltzen dutenei, eta oinezkoei zerbitzu ematea, batera erabiltzeko eta banantzeko hainbat soluzio emanda.

Une honetan, tramiteetan ari dira dokumentuaren behin behineko onarpen fasea, proposatutako hirien arteko trazuen egokitasunari buruzko ekarpenak eta iradokizunak zein hiri-muinei eta adarren sare-soluzioari buruzkoak bildu eta gero.

Dokumentuak

Gipuzkoako bizikleta bideen oinarrizko sarea

»Gipuzkoako bizikleta bideen oinarrizko sarearen mapa - I.06 Planoa [PDF deskargatu: 8.9 MB]

© 2011 Garapen Iraunkorreko Departamentua | Ingurumen Zuzendaritza Nagusia | Lege Oharra