Errepide Zuzendaritza Nagusiaren zeregin eta eskumenak
lurralde historiakoko bide sarea egin eta artatzeari buruzkoak dira,
hau da:
- Lurraldeko
errepideak egin edo hobetzeko proiektu, aurreproiektu eta
aldez aurreko azterlanak idatzi edo zuzentzea.
- Dagozkien obrak zuzendu eta kontrolatzea.
- Seinaleak, balizamendua eta dagozkien instalazioak barne direlarik,
bide azpiegitura artapen eta segurtasun baldintza onetan mantentzeko
planak eta proiektuak idatziz eta obrak eginez, Gipuzkoako Foru Aldundiaren
errepide sarea artatzea.
Beste aldetik, errepideetako zuzendari nagusiari errepide sarearen plangintza
orokorrean esku hartzea dagokio baita ere, bai Euskadiko Errepideen
Plan Orokorra bai Gipuzkoako Errepideen Lurralde Plana prestatzen eta gainbegiratzen
parte hartuz.