B.1)
Zer agiri aurkeztu behar dira errepidean izandako kalteak direla-
eta administrazioari
erreklamazioa eskatzeko?
Erreklamazio idatzia Aldundiaren Erregistro Orokorrean edo Garraio eta Errepideetako
Erregistro Orokorrean aurkeztu behar da. Idatzian datu hauek jarri behar dira:
- Izen-abizenak,
NA, helbidea eta telefonoa.
- Istripua
nola gertatu den azaldu.
- Ertzaintzaren
edo Udaltzaingoaren txostenik baden eta nongo Ertzaintzak edo Udaltzaingok
egin duen adierazi.
- Konponketaren
faktura edo aurrekontua erantsi.
- Kalteordainaren
zenbatekoa zehaztu.
Aurkezteko
epea urtebetekoa da, kaltea gertatu denetik edo kaltearen ondorioa agertzen
hasten denetik kontatuta.
Argibide gehiago behar izanez gero ikus Web orria honen atal hau:
Errepideak
/ Zerbitzu Gida / Informazioa / Distantzia kilometrikoen ziurtagiria
Eraikitzeko baimena lortu ahal izateko, zer distantziara egon behar
dute eraikinek
errepidearen zabalguneko kanpoaldeko ertz edo
marratik, eta zein agiriaurkeztu behar dira ?
Eraikinetik
zabalgunearen kanpoaldeko marrarainoko distantzia desberdina da errepide
motaren eta eraikin motaren arabera. Ondoko koadro honetan zehazten dira
bai distantziak eta baita errepidearen herri jabarigune eta babesguneak ere:
| |
AUTOBIDEAK
|
LEHENTASU-NEKO
|
OINARRIZ-KO
|
RED
|
RED
|
RED
|
| |
AUTOBIAK
|
SAREA
|
SAREA
|
SAREA
|
SAREA
|
SAREA
|
| DISTANTZIAK |
BIDE
AZKAR.
|
(gorria)
|
(laranja)
|
(berdea)
|
(horia)
|
(grisa)
|
|
HERRI
JABARIGUNEA
|
8
|
8
|
3
|
3
|
3
|
3
|
|
BABESGUNEA
|
100
|
50
|
50
|
30
|
30
|
30
|
|
SARBIDEEN
ARTEAN
|
400
|
400
|
400
|
300
|
200
|
200
|
|
ERAIKINAK
|
50
|
25
|
25
|
18
|
18
|
12
|
|
ITXITURA
GARDENAK
|
8
|
8
|
8
|
8
|
3
|
3
|
|
LURPEKO
EROANB.
|
8
|
8
|
8
|
8
|
3
|
3
|
|
BEROTEGIAK
|
15
|
8
|
8
|
8
|
3
|
3
|
Baimena eskuratu
ahal izateko honako agiri hauek aurkeztu behar dira:
- Eskatzailearen
datuak
- Lan,
erabilera edo jarduera
- Errepidea
eta kilometro puntua
- Aurreikusitako iraupena
- Proiektua (beharrezkoa bada)
- Beste agiri batzuk (kokapen planoa, egin beharreko lanak deskribatzeko
planoa, hirigintza plangintzako antolaketa planoa, Udalaren obra lizentzia,
argazkiak, etab.)
Beste agiri
batzuk (kokapen planoa, egin beharreko lanak deskribatzeko planoa, hirigintza
plangintzako antolaketa planoa, Udalaren obra lizentzia, argazkiak, etab.)
Argibide gehiago behar izanez gero ikus ondorengo Web orriaren atal hau:
Errepideak / Zerbitzu Gida / Baimenak / Bidearen babesguneko obrak
Nola jakin dezaket zenbat kilometroko tartea dagoen Gipuzkoako bi herriren artean?
Bide Azpiegituretarako Departamentuaren webgunean ikus dezakezu, www4.gipuzkoa.net/corporac/carreteras/web/ helbidean; han aurkituko dituzu, baita ere, ziurtagiria eskuratzeko azalpenak.
Nire ibilgailuak kalteak izan ditu errepide batean barrena nindoala. Erreklamaziorik aurkeztu dezaket, kalte horiek ordainketa jasotzeko?
Lehenik, ziur jakin behar duzu kalte horiek jaso dituzun errepidea Gipuzkoako Foru Aldundiarena ote den. Horretarako, jo www.gipuzkoa.net webgunera, foru errepideen sareari buruzko informazio jasotzeko. Ondoren, kaltearen arrazoia errepidearen egoera okerra izan baldin bada, edo mantentze lanetan egindako akatsen bat, edota administrazioaren ardurapeko beste arrazoiren bat, erreklamazioa aurkez dezakezu. Ahal den argibide gehienak aurkeztu behar dituzu (kalteen zenbatekoa, argazkiak, ertzainen argiketa eta abar), gertatukoaren arrazoiak ongi zehazteko ezinbestekoak baitira. Erreklamazioa aurkezteko modua Bide Azpiegituretarako Departamentuko www4.gipuzkoa.net/corporac/carreteras/web/ webgunean aurkituko duzu.
Errepide baten aldamenean obrak edo lanak egin nahi ditut. Aldundiari baimena eskatu behar al diot?
Bai, lan horiek foru errepideen sarearen babesgunearen barruan egin nahi badituzu. Babesgune hori noraino iristen den jakiteko, jo ezazu beherago diren galderen artean gai hori argitzen duen taulara.
Nola eskatu behar du baimena Aldundiaren sareko errepide baten aldamenean lanak egiteko?
Xehetasunak eta egin beharreko urratsak Bide Azpiegituretarako Departamentuaren webgunean aurkituko dituzu, www4gipuzkoa.netlcorporac/carreteras/web/ helbidean.
Istripua izan dut eta errepideko osagai batzuk hondatu ditut (seinaleak, hesi metalikoak, eskudelak, petrilak...). Haien konponketa ordainaraziko al didate?
Bai, baina ez duzu kezkatu beharrik. Hirugarrenentzako auto asegurua baldin baduzu, aseguru etxeak ordainduko ditu konpondu beharrekoak. Aldundiak espediente bana zabalduko du, zure izenean eta aseguru etxearen izenean, baina ordaindu, aseguru etxeak ordaindu beharko du. Halako jakinarazpen bat jasotzen baduzu, jar zaitez harremanetan zure aseguru etxearekin.
Errepidearen aldamenean obra batzuk egin ditut, ez nuen baimenik eskatu Aldundian, eta orain urraketa espediente bat bidali didate, isuna jarrita. Zer egin dezaket?
Jakinarazpenean argituko dizute zure alegazioak aurkezteko epea. Urraketa eta isuna bidegabeak direla uste baduzu, aurkeztu zure arrazoiak.
Gauzak lehengora ipintzeko argibideak ikusten badituzu jakinarazpenean (hau da, zer egin behar duzun urraketa kentzeko), egin ezazu (adibidez, baimena eskatu, itxitura kendu edo dena delakoa), eta gero bidali ezazu horren berri idatziz.. Batzuetan, isunak gutxitu edo kendu ere egin daitezke.
Egunkarian irakurri dut proiektu bat jendaurreko erakustaldian ipini dutela. Non ikus dezaket proiektua?
Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusian (Gipuzkoako plaza z.g., Donostia) edo lanek ukituki dituzten herrietako udaletxean.
Jendaurreko erakustaldian dagoen proiektu bat aztertu dut. Non aurkez ditzaket alegazioak?
Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Zuzendaritza Nagusian (Gipuzkoako plaza z.g., Donostia) edo zure udaletxean.
Obra batek nire jabetzako lurretan edo ondasunetan eragina izango duela jakin dut. Zer alegatu dezaket?
Jendaurreko erakustaldia den bitartean, nahi dituzun alegazioak aurkez ditzakezu. Nahi dituzun alderdi guztiak aipatu ditzakezu, informazio eman, proposamenak egin edo nahi duzun adina gai azaldu.
Jendaurreko erakustaldian zegoen proiektu baten gaineko alegazioak aurkeztu ditut. Erantzungo al didate?
Bai. Aurkeztutako alegazioen erantzuna jasoko duzu, zure idatzian ipini zenuen helbidean. Epea laburragoa edo luzeagoa izan daiteke, baina erantzuna jasoko duzu.
Proiektu baten gaineko alegazioak aurkezten baditut, ezertarako balio al dute?
Alegazio guztiak aztertu eta erantzuten ditugu. Batzuetan, baztertu egiten ditugu, baina beste askotan onartu egiten ditugu. Alegazioak aurkeztuta, ez duzu ezer galtzen, gehienez ere proiektua hobetu egin daiteke, informazio zabalagoa jasota.
Obra batek nire jabetzako lurretan edo ondasunetan eragina duela ikusi dut. Zer esan nahi du horrek, jabetza kendu egingo didatela? Zer egin behar dut?
Bai, desjabetzapena erabiltzen du Administrazioak onura publikoko obrak egiteko behar diren lur sailak eskuratzeko. Tramitea hasten denean, gutun ziurtatu bat jasoko duzu etxean, egun jakin batean udaletxera joan zaitezen; gutunean esango dizute zein dokumentu eraman behar duzun bilerara. Egun horretan azalduko dizute nola egingo den desjabetzapen prozesua.
Hitzordua jarri didate udaletxean, lurrak hartu aurreko akta bat egiteko, errepide bat egiteko desjabetuko dizkidaten lur saila batzuen gainean. Abokatu batek lagunduta joan behar dut?
Ez da beharrezkoa, baina zuk hala nahiago baduzu, eskubidea oso duzu. Halako egoeratan dauden gehienak abokaturik gabe joaten dira, baina zu lasaiago edo babestuago sentitzen bazara, abokatuak lagunduta joan zaitezke zalantzarik gabe.
Hitzordua jarri didate udaletxean, lurrak hartu aurreko akta bat egiteko, errepide bat egiteko desjabetuko dizkidaten lur saila batzuen gainean. Abokatu batek lagunduta joan behar dut?
Ez da beharrezkoa, baina zuk hala nahiago baduzu, eskubidea oso duzu. Halako egoeratan dauden gehienak abokaturik gabe joaten dira, baina zu lasaiago edo babestuago sentitzen bazara, abokatuak lagunduta joan zaitezke zalantzarik gabe.
|