<< Aurrekoa  

EKINTZAILETASUNAREN SUSTAPENA

  1. HELBURU NAGUSIA

  2.  AURRERA ERAMAN BEHAR DIREN ZEREGINAK

  3.  LANERAKO PRINTZIPIOAK

  4.  HELBURU ESPEZIFIKOAK

  5.  PUBLIKO HARTZAILEA ETA ENTITATE ONURADUNAK

  6.  EKINTZAILETASUNAREN KREDITUA

  7.  LAGUNTZAK ESKATZEKO ERA

  8.  PROGRAMETAN PARTE HARTZEA

 

1         HELBURU NAGUSIA

 

 

Gipuzkoak, europar ikuspegitik definituta, jakintzan oinarritutako ekonomia duen gizartea izan nahi du, lehiakorragoa eta dinamikoagoa, ekonomikoki era iraunkorrean hazteko gai dena, lanpostu gehiago eta hobeak edukiko dituena eta gizarte kohesio handiagoa izango duena. Hazkunde hori izateko, beharrezkoa da jakintza berriak sortzea eta, heziketaren eta prestakuntzaren bidez, ondo transmititzea. Halaber, beharrezkoa izango da esperientziak elkarrekin trukatuz, IKTen bitartez zabalkundea ematea eta, orobat, prozedura industrial nahiz zerbitzu berrien bitartez han eta hemen erabil daitezen ahalbidetzea. Horretarako, gainera, enpresa izpiritua hartu behar da eragile nagusitzat, berrikuntza eta lehiakortasunaren aldeko joerekin batera.

 

Ildo horretan, beraz, Gipuzkoa berrikuntzaren eta jakintzaren lurralde bihurtzeko ahaleginaren barruan, enpresari ekimena eta enpresa sorreraren aldeko joera bultzatu nahi dira, ekintzaile gizartea bilakatzeko estrategiaren funtsezko euskarri izango direlakoan. Azken batean, halako lurraldea bihurtu nahi badugu ondoko xede hauek landu beharko ditugu:

 

·         Enpresa ekimena eta enpresa sorrera sustatzea.

·         Heziketaren eta prestakuntzaren esparruan enpresari kultura lantzea eta arriskuak hartzeko adorea, sormena eta berrikuntza sustatzea.

·         Berrikuntza eta ikerketa guneak edukitzea eta horietan unibertsitate, zentro teknologiko eta enpresekin elkarlanean aritzea.

·         Enpresen arteko lankidetza orokor dadin bultzatzea, merkatuaren eskaerei hobeto erantzutearren.

·         Kudeaketa aurreratuko elkarteak garatzea eta horietan partaidetza txertatzea.

 

 

Xede horiek gauzatzeko, gainera, beharrezkoa izango da estrategia egokiak abiaraztea:

·         Enpresari izpirituaren irakaskuntza/ikaskuntza sistema bat sustatzeko, partaidetzazko kudeaketa batez hornitua egongo dena eta prestakuntza prozesuan dauden gizakien adin eta garapen mailari dagozkion ezagupen, gaitasun, jarrera eta kualitate pertsonalak landuko dituena.

·         Enpresa ekimenaren, enpresako partaidetzaren eta enpresa sorreraren aldeko pentsaera sustatzeko.

·         Jende gehiago enpresari bihur dadin animatzeko

·         Enpresari jendea berrikuntza, hazkuntza eta lehiakortasunera bideratzeko.

·         Finantzaketa iturriak hobetzeko eta

·         ETEentzako administrazio eta araudi ingurune egokiagoa osatzeko.

 

Hasiera

 

2         AURRERA ERAMAN BEHAR DIREN ZEREGINAK.

 

 

Proposatutako helburuetara eraginkortasun eta eragimen irizpideez iristeko, aurrera eraman behar diren ekintzak honela ordenatu dira:

 

1.      Enpresa izpirituaren garapena

 

1.1. Ekintzaile diren pertsoneentzako laguntza eta tutoretza (TXEKIN).

1.2. Finantzaketarako laguntza. Lanabes finantzario berriak.

1.3. Enpresa habiak esparru tekniko/profesionalean.

1.4. Oinarri teknologiko enpresa berriak laguntza eta tutoretza (TXEKINTEK).

1.5. Ekintzailetasuna. Sentsibilizazioa eta Belaunaldi Ordezpena.

 

2.      Enpresa garapenaren laguntza.

 

 

Hasiera

 

3         LANERAKO PRINTZIPIOAK.

 

 

Estrategia horren eta jarduketa planen oinarrian dauden jarduketa printzipioak, honako hauek dira:

 

·         Europako Batasuneko jarraibideak bere egitea.

·         berrikuntza -helburuetan, ekintzen diseinuan eta egin beharreko lanen metodologietan- eta esperimentazioa, lana proiektatu eta gauzatzeko oinarri gisa.

·         erakundeen arteko koordinazioa, nagusiki Eusko Jaurlaritzarekin, eta bereziki Industria, Merkataritza eta Turismo Sailarekin (tartean SPRI-Industri Sustapen eta Birmoldaketarako Sozietatea), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin eta Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantzako Sailarekin, EAEko politika eta ekimen ezberdinak elkarren osagarri izateko aukera egon dadin.

·         partaidetza, ekintzak aurrera eramaterakoan erakunde sustatzaileei benetako protagonismoa emanez.

·         lankidetza, batik bat eremu pribatu eta sozialarekin, ekintzak aurrera eramaterakoan konpromiso maila handiagoak eta gizartean eragin handiagoa lortzearren, proposatutako helburuei dagokienez.

 

 

Hasiera

 

4         HELBURU ESPEZIFIKOAK.

 

 

Helburu espezifikoak ondoko hauek dira 2004. urtean:

·         Enpresa ekimena duten pertsonei beren enpresa proiektuaren bilakaeran laguntza integrala eskaintzea (informazioa, orientazioa, bideragarritasun plana, eraketa eta finkatzea).

·         Enpresa berriak sortzeko bitarteko finantzario berriak finkatzea.

·         Lanbide prestakuntzaren esparruan enpresa habiak garatzen laguntzea.

·         Oinarri teknologiko edo berritzaileko enpresa berriak laguntzea eta tutoretzea.

·         Enpresa ekimenaren kontzeptua gizartean hedatzea eta belaunaldien ordezpena errazteko formulak eragitea.

 

 

Hasiera

 

5         PUBLIKO HARTZAILEA ETA ENTITATE ONURADUNAK.

 

 

·         Enpresa arloan ideia eta proiektuak dituzten ekimen handiko pertsonak.

·         Ekintzailetasuna sustatzen duten enpresen eta/edo enpresaburuen elkarteak eta enpresetako belaunaldien erreleboa.

·         Ekintzailetasuna eta enpresa sorrera sustatzeko konpromiso egonkorrak hartu dituzten udal erakundeak.

·         Ekimen handiko pertsonei aholkua eta informazioa emateko jardueretan esperientzia handia duten profesionalak edo antolakundeak .

·         Enpresa eta Berrikuntza Zentroak.

·         Gipuzkoako ikastetxeak, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren herri funtsekin finantzatuak.

·         Prestakuntza entitateen elkarteak edo taldeak, goiko paragrafoan aipatutako entitateen interesak ordezkatzen dituztenak.

 

Laguntzen kudeaketa administratiboari dagokionez, hautagarritzat edo lagungarritzat jotzen diren zerbitzuak ematen dituzten entitateak hartuko dira entitate onuraduntzat.

 

Hasiera

 

6         EKINTZAILETASUNAREN KREDITUA

 

 

Pertsonei zuzenduta egongo diren jarduketak sistema berriaren bidez kudeatuko dira, sistema berri honek aukera ematen baitu :

·         pertsona onuradunak berak kudeatzaile eta baterako erantzule izan daitezen.

·         zerbitzuak (prestakuntza, laguntza eta tutoretza enpresa ekimenean) emango dituzten entitateak berak beren eskaintzaren kudeatzaile integral izan daitezen.

·         entitate sustatzaileek (Administrazio Publikoa) kolektiboak segmentatu, jarduketak pertsonalizatu, tramitazio administratibo bakarra egin eta ebaluazio osoa kudeatu eta egin dezaten.

 

Sistemak "ekintzailetasunaren kontu birtuala " kontzeptua hartzen du oinarritzat. Kontzeptu hori Europako Batasunean probatzen ari da (http://e-lap.org) eta babesletza publiko/pribatuan eta hurbiltasun eta ordezkotasun printzipioetan oinarrituta dago; pertsona denez jarduketaren ardatz nagusia, aukera ematen zaio entitate/pertsona bakoitzari dakien lana ondo egiteko. Hau da:

·         entitate sustatzaileak: kolektibo onuraduna edo hartzailea zehazten dute, zerbitzuak eta zerbitzuak ematen dituzten entitateak homologatzen dituzte (kalitate aldetik) eta zerbitzuak hartzeko aukera berdintasuna egiaztatzen dute.

·         zerbitzuak ematen dituzten entitateak: lehiarik egonez gero, zerbitzu desberdinen eskaintza sustatzen dute.

·         pertsona onuradunak: enpresa sortzeko prozesuarekin bat datozen zerbitzuak aukeratu eta ordaintzen dituzte (zati bat bakarrik ordaintzen dute "ekintzailetasunaren kontu birtuala " sistemari esker ).

 

 

Hasiera

 

7         LAGUNTZAK ESKATZEKO ERA

 

 

Gipuzkoa Informazioaren eta Jakintzaren Gizartean sartzeko helburuarekin koherente izanik, Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak IKTak sartu ditu bere lana kudeatzeko funtsezko elementu gisa, horrela entitate onuradunek beren dokumentazioa http://www.gipuzkoa.net/ikasmina web orriaren bidez aurkez dezaten. http://www.gipuzkoa.net/ikasmina

 

Hasiera

 

8         PROGRAMETAN PARTE HARTZEA

 

 

Berrikuntzarako eta Jakintzaren Gizarterako Departamentuak, IKTen bitartez eta "ekintzailetasunaren kreditu" kontzeptua erabiliz, partaidetza pertsonalizatua onartzen duen sistema bat jarri du martxan jakintza sustatzeko jarduketetan. Ildo horri jarraituz, pertsonak berak kudeatuko ditu behar dituen prozesuak (berak aukeratuko ditu zerbitzuen hornitzaileak, zerbitzuak eta zerbitzuak erabiltzeko eremu geografikoak eta denborazkoak).

Jarduketa bakoitzak berariazko funtzionamendua dauka (ikus jarduketa bakoitzaren aurkezpena), baina guztiak jarraibide bera dute:

·         Horrela, zerbitzuak ematen dituzten entitateek homologatuta egon behar dute zerbitzua eman aurretik, ondoren eskaintza sustatu ahal izateko. Onuradunek kudeatutako "ekintzailetasunaren kontu birtuala " sistemaren bidez kobratuko dira zerbitzuak. Ekintza horiek dagokien arautegiaren babesean garatuko dira eta, beraz, egin behar diren eskaerak egingo ditu zerbitzua ematen duen entitateak.

·         Horrela, pertsona onuradunak onuradun izaera hori egiaztatu behar du aldez aurretik (jarduketa bakoitzak bere prozedura dauka) eta "ekintzailetasunaren kontu birtual"-aren titularitatea eskuratu ondoren, zerbitzu desberdinak erabili ahal izango ditu (ikusi, aukeratu, zerbitzua erabaki, parte hartu eta ordaindu).

 

Hasiera

<< Aurrekoa