Gipuzkoako Atari Instituzionala

Hizkuntzak

Nabigaziorako laguntzak

Gipuzkoa.net-eko bilatzailea

 
Bilataketa gunea:

Hiritarrak gai gehiago

Usted está en:

Gaur egun

Markel Olanok eskatu du Arku Atlantikoko abiadura handiko lineetako obrak azkartzeko

Gipuzkoako diputatu nagusiak Arku Atlantikoko IX. Batzarra inauguratu du.

2008ko ekainaren 3a

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak eskatu die agintari eskudunei, eta bereziki Espainiako eta Frantziako estatuei, indartu ditzatela ahaleginak eta laburtu ditzatela epeak Arku Atlantikoko abiadura handiko trenbide lineak garatzeko lanean.

Diputatu nagusiak adierazpen horiek egin ditu gaur, ekainak 3, Donostian ospatzen den Arku Atlantikoko Hirien IX. Batzarraren irekiera ekitaldian.

Markel Olanoren ustez, gaur egun, kontuan hartzen diren hiriek, etorkizunean lehiakorrak izateko asmoa dutenek abiadura handiko trenbidearen erronkari heldu behar diote. Arku Atlantikoko hiriak ezin dira beren estatuetako hiriburuetako konexioekin bakarrik gelditu. Gure espazioa egituratu behar dugu, fatxada atlantikoan sendotu behar dugun hiri-sare horretako erdigune ezberdinen arteko komunikazio sareak indartu behar ditugu.

Alde horretatik Olanok azpimarratu du oso garrantzitsua dela Paris-Madril-Lisboa/Oporto linea osorik garatzea, Europar Batasunak 1994ko Essengo gailurrean eta 2005eko Europako Garraio Sareak lehentasunekotzat definitutako linea. Europako ardatz horretan kokatzen da abiadura handiko euskal Y trenbidearen proiektua, gure erkidegoko hiru hiriburuak lotuko dituena.

Era berean, Olanok aldarrikatu du estatuko arduradunek ustez ahaztuta duten proiektu bat, Kantauri alde osoan zehar, Euskal Herritik barrena, Europa Galiziarekin lotu beharko lukeen abiadura handiko linea, gero Oportorekin lotu beharko litzatekeena.

Olanoren hitzetan, “gure errepideak gainezka daude eta askotan gelditzeko puntura ere iristen dira hemendik igarotzen diren ibilbide luzeko milaka kamioien ondorioz. Horren aurrean, lurralde honetako arduradun politiko naizenez, zuekin partekatu nahi dut agintari eskudun guztiek, eta bereziki estatuek eta Europar Batasunak berak, Atlantiko aldeko komunikazioak garatzearen aldeko apustu serioa eta sendoa egiteko premia”.

Olanok adierazi du, trenbidearekin batera, itsasoko autobideak garatzen badira, gaur egun errepidez bakarrik garraiatzen denaren zati handi bat (horrek dituen arazo guztiekin) etorkizunean errepidetik itsas garraiora bideratu ahal izango dela.

“Gipuzkoan eta lurralde honetako hiriburua den Donostian zuzen-zuzenean ezagutzen dugu gai hori, izan ere, ondo dakizuenez, arku horretako mugaz gaindiko errotula posizioan kokatuta gaude, Burdeosetik Bilbora doan arku txikiago horren bihotzean, eta Europako iparraldea eta hegoaldea Pirinioetako mendebaldearekin lotzen dituzten errepideko eta trenbideko trafiko guztiek hemendik pasa behar dute nahitaez.

Markel Olanoren iritziz, “Atlantikoko erregioek indarrak batu behar dituzte goragoko eskala bat lortzeko, ikuspegi bateratu bat bultzatzeko. Atlantikoko itsas fatxada zabala partekatzen dugun hiriek, metropoliek eta portuek lankidetza eta elkarlaneko bide luzea egin dugu. Baino, tamalez, oraindik ere ia guztia egiteko dagoela uste dut”.

“Gure kokapena periferikoa da eta Europako garapen ardatz indartsuagoen aldean baztertuta gelditzeko arriskua dugu. Aurkako joera horiek gelditzeko garaian estrategia garrantzitsuak dira guztion elkarlana, garapeneko eta Europako funtsen laguntza eta lankidetzako egiturak indartzea. Baina, Markel Olanok baieztatu duenez, Europako erdialdeko hiri arrakastatsuen aurrean emaitza onak lortzeko aukerekin lehiatu ahal izango duten erdigune anitzeko hirien eredu hori garatu eta sendotu ahal izateko askoz gehiago behar da.”


Lotura erlazionatuak:

Markel Olano

Markel Olano|

Gipuzkoako Hondartzak

Gipuzkoako Hondartzak|

Gipuzkoa Aurrera

Gipuzkoa Aurrera|

Gipuzkoataria

Gipuzkoataria|

G.A.O.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala|

Gipuzkoa.tv

Gipuzkoa.tv|

Prentsa bulegoa

Prentsa bulegoa|

Enplegu publikorako eskaintza

Enplegu publikorako eskaintza|

Lurraldebus

Lurraldebus|

Gipuzkoa+20

Gipuzkoa+20|

WEBCAM

WEBCAM|

Lege oharra: