Buscar  
Galdera Ohikoenak.
     
 
 Garraio publikoa .
     
 Aurkezpena
   Prentsa jakinarazpenak
   Baimenak, erreklamazioak,
 ziurtagiriak
   Informazioko telefonoak
   Galdera ohikoenak
   Iradokizunen gunontzia
 




 Furgoneta bat erosi dut; Zein agiri aurkeztu behar ditut garraio txartela  eskuratzeko?

Ibilgailuak eraman dezakeen zama 3,5 tona baino gutxiagokoa bada, titularra zeu izatekoa bazara (pertsona fisikoa) eta zerbitzu publikoa egiteko asmoa baduzu, honako agiri hauek aurkeztu behar dituzu:

    • NAren fotokopia.
    • Salgaien garraioan aritzeko gaitasun profesionalaren agiriaren fotokopia.
    • Gizarte Segurantzako autonomoen erregimenean izena eman dela dioen. ziurtagiria.
    • BEZaren erroldan izena eman dela dioen ziurtagiria.
    • Kaudimen ekonomikoa zuritu behar duzu (9.000€).
    • Gidatzeko baimenaren fotokopia.
    • Zirkulazio baimena eta ibilgailuaren fitxa teknikoa (6 urtetik beherako antzinatasuna), eta berrikuspena eginda.
    • Ibilgailuari dagokion JEZn izena eman dela dioen ziurtagiria.


 Linea erregularreko autobus batera igo eta bidaia txartela hartzeko garaian,  gehienez zenbateko billetea eman diezaioket gidariari?

Bidaia txartela autobus barruan hartu nahi izanez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan 20 € arteko kanbioak jasotzeko eskubidea du erabiltzaileak.


 Eskola garraioko autobusetan umeez arduratzeko den eraman behar da  derrigorrez?

2007-2008 ikasturtera arte ez da derrigorrezkoa izango zaintzaile bat eramatea etxetik eskolarako zerbitzuak egiten dituzten autobusetan, heziketa bereziko ikasleak direnean izan ezik. Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak kontratatutako zerbitzuek zaintzailea eramaten dute.
Txango bat egiteko denean, adibidez, autobuseko bidaiarien hiru laurden 16 urtetik beherako ikasleak baldin badira zaintzailea nahitaez eraman behar da.