• Hasiera
  • Nola egin eta aurkeztu eskaera

Nola egin eta aurkeztu eskaera

1. URRATSA: Aplikaziora sartu

  1. A. Identifikazioa

    Aplikaziora sartzeko bi era daude:

    • Pertsona egokia sinadura elektronikarekin ala pasahitz operatiboarekin identifikatuz.
    • Identifikatu gabe. Kasu honetan, eskaera bete ondoren inprimatu behar da eta, erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonak sinatuta, Garapen Iraunkorrerako Departamentuko Idazkaritza Teknikora bidali.

    Pasahitz operatiboa Ogasun eta Finantza Departamentuarekin harremanetan erabiltzen dena da eta Internet bitartez eska daiteke Gipuzkoa.net web orrian, "Fiskalitatea eta zergak. Ogasunataria" atalean. Pasahitz operatiboaren eskaerari buruzko informazio gehiago lortzeko 40/2006 Foru Dekretua eta 823/2006 Foru Agindua ikus daiteke.

  2. B. Aplikaziora sarreraren aukera

    Zerbitzu zerrendatik bat aukeratu ondoren, bi aukera hauek dituzu:

    • "Eskaera berria": eskaera berria egiten hasteko.
    • "Eskaeren kontsulta": egina dagoen eskaera bat ikusteko edo oraindik "Zirriborroa" moduan dagoen eskaera bat betetzen jarraitzeko.
Igo

2. URRATSA: Eskaera bete

Eskaera bat gorde ahal izateko izartxo batez markatuta dauden atal guztiak bete behar dira nahitaez. Bidaltzen den unera arte eskaera "Zirriborroa" da.

Eskaera-orria bete ondoren, sakatu Gorde botoia , orriaren goialdean eta behealdean dagoena. Horrela, datuak gordeko dira eta dokumentazioa erantsi ahal izango duzu.

GOGOAN IZAN gorde ondoren, eskaera-orriaren goialdean Sarrera kodea azalduko zaizula. Hori eta IFK beharko dituzu atzera zure eskaerara sartzeko. Hortaz, kodea idatz ezazu edota inprimatu ezazu ezkerraldeko "Eskaera inprimatu" aukera erabilita.

Igo

3. URRATSA: Dokumentuak erantsi

Ezker aldean dagoen "Agiriak" aukeratik beharrezkoak diren dokumentuak eransten dira.

Zonalde honetan deialdian eskatzen diren dokumentu guztiak eranstea derrigorrezkoa da.

Dokumentua paperez soilik badago eskaneatu beharko da.

Era berean, beharrezkoa ikusten duzun edozein informazio bidali dezakezu.

Nola erantsi dokumentuak:

Agiriak pantailatik, klipa duen ikonoan sakatu beharrezkoak diren dokumentuak eransteko.

Eskatzen ez diren bestelako dokumentu batzuk erantsi nahi badituzu, sakatu "Erantsi bestelako dokumentuak" botoian.

Bukatzerakoan, GORDE eta ESKAERA botoiak sakatu jarraitu ahal izateko.

Eskaera formularioaren irudia Igo

4. URRATSA: Eskaera bidali.

ERNE! eskaera bidali baino lehen beharrezkoak diren dokumentuak erantsi behar dira “Agiriak” atalaren bitartez.

Diru laguntza eskatzeko bete behar diren datu guztiak bete ondoren, sakatu orriaren goialdean dagoen "Eskaera Diputaziora bidali" edota ezkerraldean dagoen "Eskaera bidali".

ERNE! eskaera bidali ondoren, EZIN dira datuak aldatu ez eta dokumentu berriak erantsi.

Bidalketa egin ondoren, mezua hartu izanaren agiria jasoko duzu posta elektronikoz, "Harremanetarako pertsona enpresan" atalean emandako helbidean. Agiri horren bitartez, eskaera iritsi dela jakinaraziko zaizu eta, horrez gain, bertan azalduko zaizkizu, batetik, eskaerari eman zaion sarrerako erregistro zenbakia eta, bestetik, etorkizunean egingo diren kontsultak egiteko guztiz beharrezkoa den sarrera kodea.

Sakatu "Eskaera inprimatu", eskaeraren erregistro ziurtagiriaren kopia bat izateko.

Eskaera inprimatu

Eskaera gorde ondoren, ezkerraldean "Eskaera inprimatu" aukera azalduko da. Era horretan, PDF fitxategi bat sortzen da, eskaeran une horretara arte gordeta dauden datuekin.

PDF fitxategia diskoan gorde daiteke edo paperean inprimatu.

GOGOAN IZAN inprimatutako kopietan "ZIRRIBORROA" ur-marka dutenak ez direla oraindik bidali, eta eskaera balioduna izateko Aldundira bidali behar direla. ( 4. URRATSA ).

Aplikaziora sartu bazara identifikatu gabe, derrigorrezkoa da eskaera bete ondoren inprimatu eta, erakunde eskatzailea ordezkatzen duen pertsonak sinatuta, Garapen Iraunkorreko Departamentuko Idazkaritza Teknikora bidaltzea.

Igo

© 2007 Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia - Garapen Iraunkorreko Departamentua | Lege Informazioa

GNet | gipuzkoa.net