Ayudas y Subvenciones de la Dirección General de Medio Ambiente

Ir al menú principal

Ir al contenido

  • Hasiera
  • Hiri hondakinen prebentzio arloko diru laguntzak

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei beren Tokiko Agenda 21etako ekintza planak betetzea bultzatzeko diru laguntzak

Zerbitzua

Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei, beren Tokiko Agenda 21etako ekintza planetan jasotako asmoetarako diru laguntzak.

Igo

Deskribapena

Tokiko Agenda 21eko Ekintza Planean jasotako ekintza zehatz bati erantzuna eman eta ingurumen hobekuntza etengabean eta iraunkortasun printzipioetan aurrera egiteko helburua duten jarduketetarako diru laguntzak.

Diru laguntza hauetatik kanpo geratzen dira hondakinen alorreko prebentziora eta konpostajera bideratutako ekintzak martxan jartzeko xedea duten jarduketak, Ingurumen Zuzendaritza Nagusiaren beste programa batzuen barruan ematen baitzaizkie diru laguntzak jarduketa horiei.

Diru laguntza, gehienez ere, gastu diruz lagungarrien %75 izango da, BEZa kanpo dela, eta 200.000 euro baino gehiago ez.

Igo

Hartzaileak

Udal Batzarrak onartutako Ekintza Plana duten Gipuzkoako udalak.

Igo

Baldintzak

  • Foru dekretu honetako jarduketak martxan jartzeko behar diren dokumentu tekniko eta administratiboak presta ahal ditzan, behar bezainbat baliabide eskuratu behar ditu udal eskatzaileak, bai bereak bai kanpokoak. Garapen Iraunkorrerako Departamentuak diruz lagunduko ditu kanpoko baliabideak kontratatzeko gastuak.
  • Aurkeztutako proiektuak behar bezala koordinatzeko, jarduera burutuko den eremuan hondakinen kudeaketaz arduratzen den mankomunitatearen oniritzia behar da udalek proposatutako proiektuen kasuan. Proiektu hauek esperientzi pilotuak edo udalak kudeatu beharrekoak izan beharko dira.
  • Diru laguntzaren azken xede den proiektuaren arabera orubeak edo eraikinak okupatu edo erabili behar badira, okupazio hori udalerriko hiri antolaketako arautegiarekin bat datorrela jakinarazi behar da laguntza eskaeran. Halako kasuetan, behar den lurra eskura duela egiaztatu behar du eskatzaileak.
  • Proiekturen bat diru laguntzarekin hasitakoa izanda, proiektu horretan patentatzeko moduko elementu prototipoak diseinatuko balira, eta elementu horiek erabiltzeko interesa edukiko balu Gipuzkoako edozein administraziok, aipatutako elementuak eskura jarriko zaizkio, jabetza intelektualari dagokion kosturik gabe.
  • Diruz lagundutako jarduketa urte baten buruan gauzatu behar da gehienez ere, diru laguntza ematen duen Foru Agindua jakinarazten den egunetik aurrera hasita.
  • Diru laguntza jasoko badu, jarduketak hasi gabe egon behar du deialdiari dagokion urteko urtarrilaren 1ean.
Igo

Aurkezteko epea

Aurkezteko epea hogeita hamar egun naturalekoa izango da, foru dekretu hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Igo

Aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eskaerak, ahal dela, Internet bidez aurkeztea komeni da Garapen Iraunkorrerako departamentuaren Ingurumenaren web atarian.

Eskaerak bide telematikoz aurkezten direnean, honakoek xedatutakoaren arabera egin beharko da: 2004ko martxoaren 11ko 41/2004 Foru Dekretua, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Internet bidezko harremanak arautzen dituena; eta 2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duena.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere aurkez daitezke eskaerak. Garapen Iraunkorrerako departamentuak emango du eredua, eta behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen ordezkaritza legala duenak sinatuta egon behar du.

Eskaera egiten duen udal bakoitzak egin asmo dituen jarduketak adina diru laguntza eskaera tramitatu behar ditu, ondorengo agiriekin batera:

  • Diru laguntza jaso ahal izateko, 1. artikuluko 3. eta 4. puntuetan eta 7. artikuluan ezarritako aldez aurreko baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.
  • Egitekoa den ekintza azaltzen duen memoria, eskaera eredu normalizatuari erantsitako fitxan egina.
  • Aurrekontu xehatua, gastuaren aldizkako banaketa barne dela, jarduketaren zati bat deialdiaren urteko aurrekontu ekitaldian gauzatzeko konpromisoarekin.
  • Aitorpen erantzulea, entitate eskatzailea 3/2007 Foru Arauaren 12 artikuluan agertzen diren debeku arrazoietatik salbu dagoela erakusteko.
  • Entitate eskatzailea zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoenaren benetakotzea.

Eskaera aplikazio informatikoaren bitartez egiten bada, aurkeztu behar den dokumentazioa eranskin gisa sartuko da aipatutako aplikazioan.

Halaber, eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahi¬tzik edo telematikoki eskaera aurkezteko baliagarri den beste edozein egiaztapenik, aipatutako aplikazio informatikoaren bidez eskaera egiten duen entitateak eskaera orria aurkeztu beharko du, ordezkaritza legala duenak sinatuta. Bitarteko horren bidez nortasuna egiaztatu ondoren, aurkezteko data baliozko¬tzat aplikazio informatikoan erregistratutakoa hartuko da.

Igo

Erabakitzeko epea

Gehienez 6 hilabete Foru Dekretua argitaratzen denetik.

Igo

Isiltasun administratiboaren eragina

Gaitzezlea

Igo

Informazio gehigarria

Beste kontaktuak:
Ingurumeneko Zerbitzua: 943 112948
Email: ingurugiro@gipuzkoa.net

Igo

Aurrekontua

800.000 €

Igo

Araudia

Berezia:

11/2008 FORU DEKRETUA, martxoaren 11koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalei beren Tokiko Agenda 21etako ekintza planak betetzea bultzatzeko diru laguntzak emateko araudia ezartzen duena (GAO 58zb, 2008ko maiatzaren 27).

Igo

© 2007 Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusia - Garapen Iraunkorrerako Departamentua | Lege Informazioa

GNet | gipuzkoa.net