- Hasiera
- Hiri hondakinen prebentzio arloko diru laguntzak
Hiri hondakinei aurre hartzeko arloko diru laguntzak
Zerbitzua
Diru laguntzak: Hiri hondakinei aurre hartzeko zereginetan.
Igo
Azalpena
Diru laguntzak ematea, elkarrekiko norgehiagokako erregimenean, hiri hondakinen prebentziorako jarduketak xede.
Diru laguntza jaso dezaketen proiektuak dira:
- Lehentasuna izango dute honakoek: hiri hondakinei aurre hartzeko jarduketak, etxeko eta komunitateko konpostajea barne, baldin eta Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren (2002-2020) ildokoak badira.
- Hiri hondakinen prebentziorako sentsibilizazio eta komunikazio jarduketak. Lehenengo horiek lehentasuna izango dute, baldin eta Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiaren (2002-2020) ildokoak badira.
Igo
Hartzaileak
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko udalak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoko hiri hondakinen kudeaketarako mankomunitateak.
- Gipuzkoako Lurralde Historikoan helbide soziala eta fiskala duten merkataritza-sozietateak, baldin eta xedea hiri hondakinen kudeaketa badute eta kapital soziala erabat publikoa bada.
- Irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan jarduten badute.
Igo
Baldintzak
- Izenpetuta edukitzea, aurkezteko epea bukatu baino lehenago, Prebentzioari buruzko Konpromisoa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatuen Kontseiluak, 2005eko apirilaren 12ko bileran, Gipuzkoako Hiri Hondakinen Prebentzioari buruzko Dekalogokoa onartuz hartu zuen erabakiaren II. Eranskinean agertzen dena.
- Jarduketak martxan jartzeko behar diren dokumentu tekniko eta administratiboak prestatu ahal izateko, behar bezainbat baliabide eskura izatea, bai beraienak bai kanpokoak. Kanpoko baliabideak kontratatzeko gastuak, betiere Garapen Iraunkorreko Departamentuak diruz lagundu ditzakeenak.
- Jarduera burutuko den eremuan hondakinen kudeaketaz arduratzen den mankomunitatearen oniritzia edukitzea udalek eta merkataritza sozietateek proposatutako proiektuen kasuan. Irabazi asmorik gabeko elkarteen kasuan, jarduera burutuko den eremuko udalaren eta hondakinen kudeaketaz arduratzen den mankomunitatearen oniritzia edukitzea.
- Diru laguntzaren azken xede den proiektuaren arabera orubeak edo eraikinak okupatu edo erabili behar badira, okupazio hori udalerriko hiri antolaketako arautegiarekin bat datorrela jakinarazi behar da laguntza eskaeran. Halako kasuetan, behar den higiezina eskura duela egiaztatu behar du eskatzaileak.
- Proiekturen bat diru laguntzarekin hasitakoa izanda, proiektu horretan patentatzeko moduko elementu prototipoak diseinatuko balira, eta elementu horiek erabiltzeko interesa edukiko balu Gipuzkoako edozein administraziok, aipatutako elementuak eskura jarriko zaizkio, jabetza intelektualari dagokion kosturik gabe.
- Diruz lagundutako jarduketak hasteke beharko du urteko deialdia argitaratzen denean, eta urte baten buruan gauzatu behar da gehienez ere, diru laguntza ematen dela argitaratzen den egunetik aurrera hasita.
- Halaber, 10/2008 1. artikuluan ezartzen diren baldintzak bete beharko dira eta martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauaren 12 artikuluak ezartzen dituen entitate onuradun ez izateko arrazoietako batean ere ez da erori behar.
Igo
Eskaeraren epea
Eskaerak aurkezteko epea hogeita hamar eguneko izango da, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Igo
Aurkeztu beharreko dokumentazioa
Eskaerak, ahal dela, Internet bidez aurkeztea komeni da, Garapen Iraunkorrerako departamentuaren Ingurumenaren web atarian web orrian.
Eskaerak bide telematikoz aurkezten direnean, honakoek xedatutakoaren arabera egin beharko da: 2004ko martxoaren 11ko 41/2004 Foru Dekretua, herritarren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren arteko Internet bidezko harremanak arautzen dituena; eta 2006ko irailaren 12ko 40/2006 Foru Dekretua, foru administrazioaren aurrean egin beharreko jarduketetan nortasuna eta ordezkaritza egiaztatzea arautzen duena.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 1992ko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 38.4 artikuluan aurreikusitako edozein modutan ere aurkez daitezke eskaerak. Garapen Iraunkorrerako departamentuak emango du eredua, eta behar bezala beteta eta erakunde eskatzailearen ordezkaritza legala duenak sinatuta egon behar du.
Eskatzaile bakoitzak egin asmo dituen jarduketak adina laguntza eskaera tramitatu behar ditu, eta horiekin batera deialdian ezartzen den dokumentazioa aurkeztu beharko du.
- Diru laguntza jaso ahal izateko, 1 eta 5 artikuluetan ezarritako aldez aurreko baldintzak betetzen direla frogatzen duten agiriak.
- Burura eraman nahi den ekintzaren azalpen txostena.
- Aurrekontu xehatua, gastuaren aldizkako banaketa barne dela, proposatutako jarduketa osoa edo horren zati bat deialdiaren urteko aurrekontu ekitaldian gauzatzeko konpromisoarekin.
- Aitorpen erantzulea, entitate eskatzailea 3/2007 Foru Arauaren 12 artikuluan agertzen diren debeku arrazoietatik salbu dagoela erakusteko.
- Entitate eskatzailea zerga betebeharretan eta Gizarte Segurantzakoetan egunean dagoenaren benetakotzea.
Merkataritza sozietateek eta elkarteek, goian esandakoez gainera, agiri hauek aurkeztu behar dituzte:
- Eraketa eskrituren eta erregistro ofizialean, behar izanez gero, inskribatutako estatutu sozialen kopia.
- Zerga identifikazioko txartelaren kopia.
- Sinatzaileak elkartearen izenean jardun dezakeela egiaztatzen duen agiria eta nortasun agiriaren kopiak.
- Banku edo aurrezki kutxa baten agiria, eskatzaileak bere izenean kontu korronte bat duela egiaztatzeko.
Eskaera aplikazio informatikoaren bitartez egiten bada, aurkeztu behar den dokumentazioa eranskin gisa sartuko da aipatutako aplikazioan.
Halaber, eskatzaileak ez badu sinadura elektronikorik, pasahitzik edo telematikoki eskaera aurkezteko baliagarri den beste edozein egiaztapenik, aipatutako aplikazio informatikoaren bidez eskaera egiten duen entitateak eskaera orria aurkeztu beharko du, ordezkaritza legala duenak sinatuta. Bitarteko horren bidez nortasuna egiaztatu ondoren, aurkezteko data baliozkotzat aplikazio informatikoan erregistratutakoa hartuko da.
Igo
Ebazpena emateko epea
Deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik hasita 6 hilabete gehienez.
Igo
Isiltasun administratiboaren eragina
Ez onartzekoa.
Igo
Argibide gehiago
Bestelako kontaktuak:
Ingurumen Zerbitzua: 943 112948
Email: ingurugiro@gipuzkoa.net
Igo
Aurrekontua
600.000 €
Igo
Araudia
Berezia:
10/2008 Foru Dekretua, martxoaren 11koa, honakoentzako diru laguntzak arautzen dituena: udalak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko hondakinen kudeaketako mankomunitateak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan helbide soziala eta fiskala duten merkataritza-sozietateak, baldin eta xedea hiri hondakinen kudeaketa badute eta kapital soziala erabat publikoa bada, eta irabazi asmorik gabeko elkarteak, baldin eta Gipuzkoako Lurralde Historikoan jarduten badute hiri hondakinen prebentzio zereginetan.
Igo