
Etxeko konpostajea kanpaina Gipuzkoako Foru Aldundiaren Garapen Iraunkorrerako Departamenduaren ekimena da, Gipuzkoako mankomunitateekin batera egiten ari dena. Ekimen hau (PIGRUG) Gipuzkoako Hiri Hondakinen Kudeaketa Plan Integralaren barruan dago eta etxe-hondakinak gutxitzeko prebentzio neurri bat da.
Kanpaina honetan parte hartzeko lorategi txiki bat edo baratzea izan behar da eta etxean eta lorategian sortzen den gai organikoaren parte batekin etxean erabiltzeko konposta egiteko prest egon behar da.