
Lorategiko edo baratzeko landare-hondarretatik eta landareen elikagai-hondakinetatik –prestatu gabe baldin badaude- abiatuta, etxean konposta egin daiteke. Hala, hiri-hondakin gutxiago sortzen da, bide horretatik konpostatutako hondakinak ez baitira gainerako hiri hondakinekin batera bildu behar eta gainera, norberak kontsumitzeko baliabide bihurtuko dira. Prebentzio-neurria da eta Gipuzkoako Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Orokorraren esparruan hartu da.
Kanpainaren helburua da etxean sortutako materia organikoa konpost bihurtzeko prest dauden ahalik eta pertsona eta familia gehien bilatzea.
Sistema honi esker lau kidez osatutako Gipuzkoako familia tipoak 320 kg hiri hondakin gutxiago sor ditzake urtean eta 80 kg konpost lor ditzake.
Kanpaina honetan parte har dezake etxean lorategia edo baratza duen eta sukaldean edo lorategian sortutako gai organikoekin konposta egiteko prest dagoen edozein pertsonak.
Kanpainara atxikitzen direnek tailer batean parte hartuko dute eta konpostagailua behar bezala erabiltzeko beharrezko guztia ikasiko dute. Ordu eta erdiko tailerrak izango dira eta, ondoren,konpostagailua eta norberak konpostatzeko eskuliburua banatuko da doan. Era berean, posta elektronikoz eta telefonoz aholkularitza-zerbitzua eskainiko da sortzen diren zalantzak eta arazoak konpontze aldera.
Konpostagailua oinarririk gabeko edukiontzi aireztatua da. Gipuzkoako Foru Aldundiak eskaintzen duena plastiko birziklagarriaz egina dago. Etxean sortutako materia organikoak transformazio biologikoa pairatzen du eta konpost bihurtzen da. Konposta lurzorurako ongarri natural ezin hobea da. Hiru modelo daude edukiera desberdinekin 320 eta 420 litro bitartean. Aire zabalean ez dira narriatzen. Berdeak dira eta gutxi gorabehera 20 kg pisatzen dute.
Kanpainan parte hartu nahi duenak, bere mankomunitatearekin harremanetan jarri beharko du:
| Debabarrena Mankomunitatea | 943 70 07 99 |
| Debagoieneko Mankomunitatea | 943 79 33 99 |
| San Markoseko Mankomunitatea | 943 21 44 78 |
| Sasietako Mankomunitatea | 943 16 15 55 |
| Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatea | 943 63 96 63 |
| Urola Erdiko Zerbitzuen Mankomunitatea | 943 85 73 19 |
| Tolosaldeko Mankomunitatea | 943 67 62 16 |
| Urola Kostako Mankomunitatea | 943 89 08 08 |