Hasiera » Iraunkortasunaren ALDE
Iraunkortasunaren ALDE
Arazo bat dugu
San Markoseko zabortegian Gipuzkoako zaborren %50etik gora biltegiratzen da, eta ixteko bidean gara.
Donostialde eta Bidasoako zaborrak zabortegi hauetara bideratzen ari gara: Lapatx (Azpeitia), Sasieta (Beasain) eta Urteta (Zarautz).
"2009an, hondakin-ahalmena agortzearen eta Europako araudiaren ondorioz, zabortegiak itxi egin behar dira".
Zabortegia ez da konponbidea
Zabortegiak bultzatzea ez da konponbide bat Gipuzkoarentzat, hiru arrazoi direla eta:
- Lur erabilgarri oso gutxi dugu.
- Zabortegiek kalte larriak eragiten dituzte ingurumenean.
- Europako araudiak zabor-botatzea mugatu egiten du, konponbide txarrena delakoan.
Igo
Lan Egin
Gipuzkoaren Aurrerapen ALDEko konponbidea
PIGRUGaren Aurrerapen ALDEko Dokumentua (ALDE-D) Gipuzkoako hondakinen arazoa konpontzeko behin betiko bultzada da.
Aurrerapen ALDEko Dokumentuaren bidez (ALDE-D), Gipuzkoak apustu hau egin du::
- "PREBENTZIOAren ALDE"
- "BIRZIKLAPENAren ALDE"
- "KONPOSTAJEAren ALDE"
Iraunkortasunaren ALDEko ondorengo helburuak ditu:
- Prebenitu, 59.000 tona zabor gutxituz.
- Gipuzkoako hondakinen %57 birziklatu.
- Konpostajea hamar halako handitu: 6.000 t/urtetik 60.000ra.
Igo
Prebentzioaren ALDE
Helburuaren ALDE
"2016rako aurreikusitako zaborretan, urtero 59.000 tona murriztea edo, bestela esateko, gu hiri-hondakinak ia %11 gutxitzeko gai izatea."
Ekintzen ALDE
- Ontzi-erabilera gutxitzeko, propagandari uko egiteko, txorrotako ur-kontsumoa txikitzeko eta abarretarako informazio- eta kontzientziazio-kanpainak.
- Etxeko konpostajea bultzatu: lorategia edo baratza duten etxebizitzetarako autokonpostontziak dohainik banatuko ditugu.
- Gipuzkoako Elikagai Bankuarekin, Gipuzkoako Merka-taritza Bazkundearekin eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkun-tza Sailaren ordezkaritzarekin ditugun hitzarmenak.
- Prebentzioa bultzatzeko elkarte, udal eta mankomu-nitateentzako diru-laguntzak.
- Emaus Fundazioaren Berreskuratzeko eta Berrerabil-tzeko CRR+ Zentroa (Ekocenter) bultzatu eta finan-tzatu.
- Mondragon Unibertsitatearekin batera, Ekodisei-nuko Ikasgela sortu.
- Gipuzkoako hiri-hondakinen Prebentzio eta Kudea-ketarako Behatokia (PKB) sortu.
Igo
Birziklapenaren ALDE
Helburuaren ALDE
"2016rako hondakin guztien %57 birziklatu: materialak birziklatu
(229.000 tona) + gai organiko konpostagarria birziklatu (60.000 tona)"
Ekintzen ALDE
- Hondakin_zatiki berrien gaikako bilketa bultzatu:
- Etxeko hondakin arriskutsuak: olioak, botikak, pilak etab.
- Ehunak: arropa eta oihalak oro har.
- Egurra.
- Aparatu elektrikoak eta elektronikoak.
- Tamaina handiko gauzak: altzariak eta etxetresnak.
- Garbiguneen eredua sustatu:
- Eskualdeko Garbiguneen sarea: Gipuzkoako 14 instalazio.
- Garbigune Txikiak 2.000 eta 5.000 biztanle arteko udalerri guztietan.
- Mikrogarbiguneak 2.000 biztanletik beherako udalerri guztietan.
Igo
Konpostajearen ALDE
Helburuaren ALDE
"Konpostajea 10 halako handitu eta 2016. urterako 6.000 tonatik 60.000ra pasatzea, alegia, hondakinen ia %12 konpostatuak izatea"
Ekintzen ALDE
- Autokonpostontziak dohainik banatu (20.000-raino).
- Etxeetan gai organikoa bildu (2008): Amaran (Do-nostia), Aretxabaletan, Azkoitian, Azpeitian, Zarautzen eta Zumaian 250 edukiontzi jarri.
- 2009an, gai organikoaren bilketa Gipuzkoa osora hedatu.
- Lapatxeko konpostaje-planta inauguratu (2008).
- Sasietan eta Donostialdea-Bidasoan konpostaje-planta berriak jarri (2009tik aurrera).
- Bio-metanizazio-planta (2012).
Igo
Zero izurketaren ALDE
Helburuaren ALDE
Birziklatu eta konpostatu ezin diren etxeko zaborrek tratamendu biologiko-mekanikoa izango dute lehenengo (biolehorketa); hartara, balorizazio energetikora bideratutako hondakinak %30 murrizten dira.
Ekintzen ALDE
- San Markoseko zabortegiaren itxiera (2008).
- Urteta, Lapatx eta Sasietako zabortegiak ixteko eta zigilatzeko proiektuak (2009).
- Birziklatu eta konpostatu ezin diren etxeko honda-kinak tratatzeko biolehorketa-planta.
- Errauste bidez hondakinetan dagoen energia baliatzeko balorizazio energetikoko planta.
- Zepak birziklatzeko planta, balorizazio energetikoko hondarrak aprobetxatzeko: errepideetako agrega-kinen, hormigoizko aurrefabrikatuen eta abarren ordezkoak.
Igo