 |
3.- Administrazioak egindako likidazioak,
taldeari aldizka jakinarazitakoak:
- Ondasun Higiezinen gaineko Zerga (kontribuzioaren ordainagiria):
urte bakoitzeko maiatzaren 15etik ekainaren 30era arte.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga (jardueren ordainagiria):
urte bakoitzeko urriaren 1etik azaroaren 10era arte.
Ordaintzeko azken eguna jaieguna bada, ondoko lehen lanegunean bukatuko da epea.
Ordainagiria helbideratu gabe badago, ordaintzeko epea bukatzera badoa eta zergadunak
ez badu ordainagiria jaso bere helbidean, eskatu egin beharko du:
a) Oro har: Foru Ogasunaren
zerga arretako edozein bulegotan.
b) Tokian tokiko udaletxean, zergaren kudeaketa bere gain hartua badu.
Urtero ematen da kudeaketa zerga beren gain hartua duten udalen berri. Horretarako,
kobrantza iragarkia argitaratzen da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean: apirilean
Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren iragarkia, eta irailean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergarena.
Hona hemen gaur egun zerga kudeaketa beren gain hartua duten udalak: Andoain, Arrasate, Astigarraga,
Azkoitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Hernani, Hondarribia, Ibarra,
Irun, Lasarte-Oria, Legazpi, Lezo, Mutriku, Oiartzun, Oņati, Ordizia, Pasaia, Tolosa, Urnieta, Urretxu,
Usurbil, Zarautz, Zumaia eta Zumarraga.
|