Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako fondoak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Ardatzak
Feder
 

Aurreikusi dago Gipuzkoaren jarduketak lehentasunezko ardatz hauei lotuta joatea Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FEDER programa operatiboaren barruan:

1. ardatza - Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapena

Ardatz honetan enpresa txiki eta ertainak dira hartzaile nagusiak, eta helburu orokor hauek finkatu dira:

1.- Barne produktu gordinaren gaineko I+G+Bko inbertsio ratioa gehitzea; horretarako, lehentasun estrategiko hauek finkatu dira:
a) berrikuntzako euskal sistema indartzea
b) I+D+Bko inbertsio enpresarialak barne produktu gordinaren gainean duen portzentajea gehitzea
c) informazio eta komunikazioaren teknologia berriak zabaltzea

2.- Enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzea; horretarako, lehentasun estrategiko hauek finkatu dira:
a) Internazionalizazioari eta kanpo sustapenari laguntzea
b) Enpresen berrikuntza alorreko inbertsioak laguntzea

3. ardatza - Energia baliabideak eta garraio zerbitzuen eskurapena

Ardatz honetan helburu nagusia da garapen iraunkorraren alde egitea, hazkunde ekonomikoaren eta ingurumen babesaren arteko sinergiak indartuz eta eraginkortasun energetikoa eta energia berriztagarriak sustatuz.

 
  ardatza 1  
  Jakintzaren ekonomia, berrikuntza eta enpresa-garapena  
  ardatza 3  
  Energia baliabideak eta garraio zerbitzuen eskurapena