Gipuzkoako Foru Aldundia - Ogasun eta Finantza Departamentua
Europako fondoak Gipuzkoan
hasiera es | eu
Harremanak
Aurkezpena
2007-2013 aldia
 

Datozen urteetan GIPUZKOAN hainbat jarduketa abiatuko dira, Europar Batasunaren fondo estrukturalen kofinantzaketari esker (FEDER eta FSE).


1. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FEDER programa operatiboa

Gipuzkoa eta EAE bat etorri dira Europar Batasunarekin errenta eta enpleguari dagokienez. Orain, beste bi helburu kolektibo jarri dira datozen urteetarako:
- konbergentzia teknologikoa
- konbergentzia soziala

Programa operatiboan bi helburu jarri dira, euskal ekonomiarako garapen sozioekonomiko iraunkorraren estrategia berriari dagokionez:
- aberastasuna, berrikuntza eta hazkunde iraunkorra sortzea
- kohesioa, berdintasuna eta pertsonen gizarteratzea.

2. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2007-2013 FSE programa operatiboa

Gipuzkoa eta Eusko Jaurlaritza enpleguaren aldeko europar estrategiaz arduratuta daude, eta, beraz, bi plan prestatu dute Europar Batasunaren jarraibideekin:
- Enplegu plana: helburu orokorra da “enplegu osoa, egonkorra eta kalitatezkoa lortzen laguntzea, eta herritar guztiak barne hartzen dituen gizarte eta lurralde kohesioaren aldeko lan merkatua sustatzea”.
- Ezgaituak laneratzeko plana: helburu orokorra da “ezgaituen enplegu-gaitasunaren indizeak hobetzen laguntzea”.


Europa eta Gipuzkoa,
zure etorkizunaren alde
La Unión Europea y Gipuzkoa
invierten en tu futuro