Gipuzkoako Foru Ogasuna
  Fiskalitaterako eta Finantzetarako Departamentuaren webgunea aldatu da.

Kanpoko lotura baten bidez hona heldu bazara, webgune berria bisitatzea gomendatzen dizugu.

 Webgune berrira jo

 Ogasunataria-ra jo

 
Sakatu on-line laguntza lortzeko On-line laguntza
ZERGA KANPAINAK
Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren 2001eko kanpaina


 ZERGABILKETA KANPAINA   KARGA TASAK   ONURA FISKALAK   OINARRIZKO ARAUDIA   HITZARMENAK 

 ONURA FISKALAK 2001EAN 

Apartatu honetan udal zergen barruan onartu diren zerga onura nagusiak adierazten dira:

a) Kooperatibei aplikatzen zaien hobaria

Hobari hau kooperatibei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Udal esparruko jarduerak izatea
  2. Udalak hobaria arautuko duen Ordenantza Fiskala onartzea.

Hobari hau kooperatibei aplikatzea erabaki duten udalak honako hauek dira:

Udalerria Hobariaren %
ANDOAIN 95
ASTEASU 25
AIA 95
BEASAIN 95
GETARIA 25
HERNANI 95
IBARRA 50
IRUN 95
DONOSTIA * 95 *

 

(*) Donostiako Udalak bereziki babestuta dauden lehen mailako kooperatibei bakarrik aplikatzen die bere ordenantzan hobari hau, beti ere izaera honetakoak direnean: Lankide Kooperatibak, Nekazaritza Kooperatibak, Elkarlanean ustiatzeko Kooperatibak, Irakaskuntzakoak eta Eraldaketako Nekazaritza Sozietateak.

ARAUDI APLIKAGARRIA: 2/1997 Foru Araua (26.4 art.). Testua ikusteko, sakatu hemen.

b) Enpresa berriei aplikatzen zaien hobaria

Hobari hau enpresa berriei aplikatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:

  1. Udal esparruko jarduerak izatea.
  2. Jarduera 2000-01-01etik aurrera hastea. Lehendik udalerri berean edo beste batean egin bada jarduera, ez dagokio inolako hobaririk.
  3. Hobariaz gozatzeko, beharrezkoa da jarduera ekonomikoa aurretik beste titularitate batekin egin ez izana (bategitea, zatiketa edo jarduera adarren ekarpena gertatu denean, esate baterako).

Hobari hau enpresa berriei aplikatzea erabaki duten udalak honako hauek dira:

Udalerria Hobari % Oharrak G.A.O.
ANTZUOLA 50 5 urte G.A.O. 2000-12-29
ARRASATE 50 5 urte G.A.O. 2000-12-29
DONOSTIA 50 5 urte G.A.O. 2000-03-31
ERRENTERIA 25 5 urte G.A.O. 2000-12-05
HONDARRIBIA 50 5 urte, kasko historikoko jardueretarako bakarrik G.A.O. 2000-12-29
IRUN 50 3 urte G.A.O. 2000-05-30
IRURA 50 5 urte. Baldintza jakin batzuk bete behar dira enplegatu kopuruari eta horien jatorriari dagokienez G.A.O. 2000-12-26
LEGAZPI 50 5 urte G.A.O. 2000-12-29
ORDIZIA 50 5 urte G.A.O. 2000-12-04

 

ARAUDI APLIKAGARRIA: 4/1999 Foru Araua (10.BI art.). Testua ikusteko, sakatu hemen.